I.E.
BAIONA

Seaskako ikasle guztiek baxoa gainditu dute, orain euskaraz egitea da xedea

Bigarren Hezkuntzari bukaera ematen dion baxo azterketaren emaitzak ezagutu ziren atzo. Urtero bezala Seaskako ikasle guztiek gainditu dute, eta gainera, aurten denek lehen aldian lortzeaz gain %78k aipamen berezia lortu dute. Pozak ez du aldarrikapena alde batera utzi: baxoa euskaraz egiteko eskubidea gauzatzea.

«Gaurdanik diogu, heldu den ikasturtean gutxienez ikasgai bat gehiago euskaraz izan beharko da, bai ala bai», adierazi zuten atzo Seaskatik.

Bernart Etxepare lizeoko ikasleen arrakastak Ipar Euskal Herriko euskaldunen artean oihartzun zabala izan zuen, zoriontze txioak eta irratietan kantu eskaintzak jaso zituzten.