M.A.
DONOSTIA

Artikutzako barrutia babes bereziko eremu izendatzea onartuko dute

Donostiako Udalak kudeatzen duen Artikutzako barrutia kontserbazio bereziko eremutzat joko da, behin Nafarroako Gobernuak Donostiako Udalarekin batera landu duen kudeaketa plana onartzen duenean.

Hala adierazi du Alfonso Gurpegui Donostiako Gune Publikoetako, Ekologiako eta Festa Jardueretako zinegotzi sozialistak: «Artikutza garrantzi komunitarioko lekutzat jo zen 2004an eta, ordutik, kudeaketa plan bat ondu da, laster onartzea espero duguna». Aipatutako kudeaketa plan horren arabera, Artikutzako ezaugarri nabarmenenak baso naturalak, finkako erreten eta haltzadiak, flora, ubideei lotutako fauna, saguzarrak eta koleoptero saproxiliko espezieak dira, besteak beste.

Plan horri esker, eremuak berezko dituen ezaugarriak mantendu eta hobetzeko neurriak ahalbidetuko dira.