Iñigo EXPOSITO
DONOSTIA

Ekintza eta zerbitzu bereziak Kutxa Kultur Festibalean

Musika jaialdiaren laugarren edizioa ostiral eta larunbatean egingo da Igeldoko jolas parkean. Ohiko ordutegia zabaltzeaz gain, doako autobus zerbitzua izango da Donostiatik eta Egiako Gazteszenako «after partie» ofizialez eta jarduera bereziez gozatu ahal izango da.

Kutxa Kultur Festibalaren laugarren edizioa ospatuko da ostiral eta larunbatean Igeldoko jolas parkean. Ekintza eta zerbitzu bereziak eskainiko dituzte aurten ere jaialdiaren baitan.

«Gipuzkoarren egutegietako ekitaldi garrantzitsuenetakoa bilakatu da jaialdia. Bertako musika taldeekiko begirunea agertzen dugu eta musika independentea protagonista nagusi bilakatzen da», azaldu zuen atzo hedabideen aurrean Sergio Cruzadok, Kutxa Kultur Festibalaren arduradunak.

Edizio honetan, berrikuntza gisa, ordutegia zabaldu dute. Kontzertuei 17.00etan emango zaie hasiera eta 02.00etan amaituko dira. Behin musika emanaldiak bukatuta, Egiako Gazteszena aretoan jaialdiko after partie ofizialak hasiko dira 02.00etatik 07.00etara.

Zerbitzu eta ekintza bereziak

Sarrera guztiak agortzea espero dute, eta espazio kontua tarteko, ezin izango da norberaren ibilgailuan iritsi jolas parkera. Hori dela eta, antolakuntzak ahalegin ekonomiko «berezia» egin du, ikus-entzuleak barrutiraino eroso irits daitezen.

«Doako autobus zerbitzua izango da 16.00etan hasita. Sei minutuero Londres eta Ezeiza hotelen ondoko geltokitik irtengo dira autobusak. Igeldotik jaisteko ere egun guztian zehar izango dira autobusak. Easo kaleko 9. zenbakitik Gazteszenako after partie ofizialera ere joan ahalko da zerbitzu berezi bati esker», argitu zuen Cruzadok.

Ohiko kontzertuez gain, igandera bitarte luzatuko diren jarduera bereziak ere antolatu dituzte hirian barrena Donostia 2016koekin lankidetzan. «Ikus-entzule berriak bilatu eta kontzertuak hirigunera ekarri nahi izan ditugu gure ekintzekin», adierazi zuen Pablo Berastegui Donostia 2016ko zuzendariak.

Lehen jarduera Donostia 2016ko Easo kaleko egoitzan izango da, irailaren 5ean, Play’N’Kids taldearen eskutik. Jarraian, The Hot Sprockets taldeak joko du. Irailaren 6an, Dabadaba aretoan, Rafael Berrio, Niña Coyote eta Chico Tornado, House Of Wolves eta Bikowski taldeen kontzertuak egongo dira ikusgai. 21.00etan Mogwai taldearen txanda izango da, Tabakalerako terrazan.

Ekintza horiez gain, doako wifia, photo coll-a, musika tailerrak eta food truck zein jatetxe zerbitzuak izango dira.

 

YO LA TENGO Y LOS TAPADOS

No es el nuevo nombre de Yo la Tengo, la banda de Hoboken, Nueva Jersey, sino la reflexión de que en todo festival de largo programa siempre hay grupos o solistas tapados. Esos nombres más allá de Vetusta Morla, Angel Olsen, The Strypes, La Habitación Roja o la propia banda de Ira Kaplan (30 aniversario y nuevo disco). Con un poco de entusiasmo, sin la pereza de los horarios y al margen de lo habitual, se sitúan proyectos que van desde lo esperado a lo curioso. La cita puede ser con Ainara Legardon, solista ajena a lo común, siempre con una nota o un acorde invitado a su exclusiva sonoridad. Quizá Anni B Sweeet conmueva, o House of Wolves. Puede ser una sorpresa escuchar country local con Ghost Number. Regresan los donostiarras Purr, Ama con disco, y Rafael Berrio presenta nuevo álbum con su corteza cítrica y nacarada. Niña Coyote eta Chico Tornado son de los más rudo del festi. Y queda mucho. Incluso el concierto etéreo de Mogwai el domingo en Tabakalera P. C.