GARA
ELGOIBAR

Manu Goiogana nagusi Elgoibarren jokatutako final zortzirenean

Elgoibarren joan den larunbatean jokatutako Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako laugarren final zortzirenean lehen postua lortu eta zuzenean final laurdenetarako txartela eskuratu du Manu Goioganak.

Ondoren Oihana Iguaran eta Manex Mujika sailkatu ziren. Hauek dira larunbateko saioko puntuazioak: Manu Goiogana (428 puntu), Oihana Iguaran (423,5), Manex Mujika (417,5), Unai Muñoa (407,5), Iñigo Gorostarzu (403) eta Iban Urdangarin (397,5). 210 bertsozale hurbildu ziren saioa entzutera.

Asteburuan Arrasaten eta Andoainen izango dira lehen faseko azkenengo bi saioak, 17.30ean. Eneritz Artetxe, Haritz Casabal, Egoitz Eizagirre, Aratz Igarzabal, Iñaki Gurrutxaga eta Felix Zubia ariko dira larunbatean Arrasaten. Igandean, berriz, Ibai Esoain, Gemma Urteaga, Jokin Uranga, Antton Fernandez, Asier Azpiroz eta Unai Gaztelumendi izango dira Andoainen. Sarrerak www.bertsosarrerak.eus helbidean daude salgai. Azaroaren 8an Eskoriatzan izango den final laurdenetako saioan Unai Agirre, Beñat Lizaso eta zehazteke dauden beste hiru bertsolarirekin arituko da Goiogana.