GARA
DONOSTIA

Koldo Mitxelenari gorazarre egingo dio EHUk

Koldo Mitxelena hizkuntzalari eta idazlearen jaiotzaren urteurrena betetzen den honetan, EHUk haren bizitza eta obra gogoan izango ditu. Asteazkenean, Bilboko Bizkaia Aretoan 18.30ean Antton Valverde, Pello Salaburu, Carmen Codoñer, Pedro Miguel Etxenike, Iñaki Goirizelaia, Goio Monreal, Ibon Sarasola eta Amilotx dantza-taldeak “Koldo Mitxelenari, esker onaren agiri” ekitaldi instituzionala girotuko dute. Ostegunean eta ostiralean, aldiz, Gasteizko Letren Fakultateko Gradu Aretoan “Euskalaritza Mitxelenak zabalduriko bideetatik” jardunaldiak egingo dituzte. Bertan unibertsitate munduko hainbat hizlarik hartuko du parte.