GARA
GASTEIZ

Lanbide Heziketan esplotazioa erauzteko kanpaina abiatuko dute

Gaur egungo sistemak gazteak «prekaritatera eta pobreziara kondenatu nahi» dituela iritzita, LAB, Ernai eta Ikasle Abertzaleak taldeek Lanbide Heziketako praktiketan gazteen eskubideak bermatzeko kanpaina bat jarriko dute martxan. «Subjektu prekarizatu eta patronalaren menpeko izatetik burujabe izatera salto egiteko», Enplegu eta Hezkuntza sailei langileen aldeko politikak sustatzeko eskatu, eta ikasleria osoari mobilizatzeko deia egin diote.

Duela hilabete batzuk «gazte prekaritatea borrokatzeko aldarrikapen taula» kaleratu zuten LABek eta Ernaik elkarrekin, «praktikak ikasteko direla eta ez esplotatuak izateko» azpimarratzeko helburuz. Orain, Lanbide Heziketako ikastetxeetan praktikaldiak burutzeko garaia izanik, Ikasle Abertzaleak erakundea gehitu zaie dinamika bateratu bat abiatu eta ikasleen esplotazio eta prekaritate kasuak atzeman eta horiei aurre egiteko. Hori guztia, ikasleak «subjektu prekarizatu eta patronalaren menpeko izatetik burujabe izatera salto egiteko», adierazi zuten.

Lanbide Heziketako ikasleen egoera «larria» eta aldatu beharreko zerbait dela ohartarazi zuten hiru taldeek atzo. Izan ere, urtarrilean, 25 urtetik beherako gazteen langabezia tasa %6,3 igo dela salatu zuten. Gainera, kolektibo honi eskaintzen zaion enplegua, adierazi zutenez, «aldi baterakoa eta prekarioa da, eta askotan lan kontraturik gabe, segurtasun neurririk gabe eta soldata miserableekin lan egitera behartuak daude».

Horregatik, aldarrikatzen dutenez, gazteen lan praktikak «ez dira lanpostuak ordezkatzeko, bidaia eta dieten ordainketa ezin da ikasleen gain geratu, eta, amaitzeko, beste langile bat bezala produzitzen duten heinean, soldatarik ez izan arren, «lanorduek segurtasun sozialean kotizatu behar dute».

«Borondate kontua da»

Aldarrikapen horiek guztiak «errealitate egitea borondate kontua baino ez» dela aipatu eta eskaera egin diete Enplegu eta Hezkuntza sailei «patronalei mesede egin baino, ikasleen eta oro har langileen aldeko politikak sustatzeko». Halaber, LABek Euskal Herriko lantokietan praktikak egitera hasiko diren ikasleei harrera egiteko protokolo bat martxan jarriko du. Praktikaldiak «benetan ikasleak lan munduan formatzeko eta esperientzia praktiko bat jasotzeko helburuarekin» bat datozela zainduko dute sindikatuko ordezkariek.

Gainera, ikasleei, formulario baten bidez, praktiketako enpresak ebaluatzeko aukera emango zaie. Hala, ikasleen formazio helburuak bete diren, segurtasun neurriak bermatu diren eta praktikak euskaraz garatzeko eskubidea izan duten baloratuko da. Balorazio horretatik enpresa beltzen zerrenda osatuko dute.

Azkenik, martxoaren 17an Ikasle Abertzaleek antolaturiko mobilizazioan parte hartzera deitu dituzte ikasle guztiak.

ELA acusa a Lakua de «apoyar a las empresas piratas» con la ILP

El sindicato ELA reunió ayer en el frontón Ogeta de Gasteiz a alrededor de 1.800 delegados en un acto a favor de la Iniciativa Legislativa Popular (ILP) impulsada por esta central en 2014.

Esta ILP, que cuenta con el respaldo de 110.000 firmas, tenía el objetivo de introducir cláusulas sociales en las contataciones públicas, como garantizar el mantenimiento del empleo y las condiciones laborales de modo que se mantuviera la subrogación de los trabajadores y el cumplimiento de los convenios. Sin embargo, el secretario general de ELA, Adolfo “Txiki” Muñoz, advirtió ayer que el Parlamento de Gasteiz «ha descafeinado» la ILP, ya que durante su tramitación, los grupos, salvo EH Bildu, han aprobado un dictamen que no respeta el espíritu del texto inicial, y anunció que llevará este debate a los ayuntamientos y las diputaciones.

La central considera que cuando la Cámara autonómica la apruebe de manera definitiva, tras el texto acordado por el PNV y PSE esta semana, habrá quedado tan rebajada que «no solucionará ninguno de los problemas que pretendía arreglar».

Muñoz acusó al Gobierno de Iñigo Urkullu, que «desde un inicio trató de impedir la tramitación de la ILP», de «no querer poner límites al deterioro laboral», de apoyar a «las empresas piratas» en las subcontratas y de hacer dumping porque «está primando las ofertas más baratas» en las contrataciones públicas.GARA