Sokoako langileek greba utzi eta lanera itzuli dira

LAB eta CFDTk bultzatuta, joan den ostiraletik Hendaiako Sokoa enpresako 170 langileen %65 greban zeuden, soldaten eguneratzeen karietara. Atzo arratsaldean izandako bilkuran, zuzendaritzak hilero 35 euroko igoera onartu zien. Eskatzen duten gutxienekoa (40 euro) lortu arte negoziatzen segituko dutela adierazi zuten, baina beren borondate onaren keinu moduan lanera itzuli dira.