GARA
WASHINGTON

Trump eta Sanders elkarren arteko eztabaida egiteko prest daude

Donald Trump errepublikanoak eta Bernie Sanders demokratak Kalifornia estatuko hauteskunde primarioak egin aurretik elkarrekin eztabaidatzeko pronto agertu dira. Ezohiko eztabaida izango litzateke, normalean alderdi bakoitzak bere behin betiko hautagaia nor izango den erabaki arte ez baitira bi alderdi handien arteko debate telebisatuak egin. Trump aurkaririk gabe geratu da bere alderdian, eta Sandersek oraindik badu aukeraren bat aurrera egiteko.

Ekainaren 7an egingo dira Kaliforniako hauteskunde primarioak. Bere burua sozialistatzat duen Sanders oraindik alderdi demokratako lasterketan bizirik dago, nahiz eta Vermont estatuko senatariak Hillary Clintonek baino ordezkari gutxiago lortu dituen orain arte.

Alderdi Errepublikanoan, berriz, gauzak askoz ere argiago daude. Donald Trump ahoberoa izango da hautagaia, aurkari guztiek lasterketa uztea erabaki ostean. Aukera horrek erabat kezkatuta dauzka egunotan Bonn hirian klima aldaketaren inguruko negoziazioetan esku hartzen ari diren adituak, Parisen iaz adostutako ituna birnegoziatzeko aukera ipini baitu mahairen gainean errepublikanoak, Obamaren agintaldian aurrera egin dena atzera botaz.

Atzo bertan Real Clear Politics atariak jakinarazi zuenez, Trumpek dagoeneko 1.238 ordezkari lortu ditu, Cleveland hirian uztailean egingo den konbentziorako (1.237 behar dira lasterketa errepublikanoa irabazteko).

«Sekulako ikusle kopurua»

Asteazken gauean iragarri zuen Trumpek ezohiko eztabaida egiteko aukera hori. ABC telebista kateko saio batean esan zuen Sandersekin eztabaidatzeko prest dagoela: «Berarekin eztabaidatuko banu, sekulako ikusle kopurua izango genuke».

Twitter sare sozialaren bitartez erantzun zion demokratak: «Ekainaren 7ko hauteskunde primarioak egin aurretik Kalifornian Donald Trumpekin eztabaida egiteko irrikan nago».

Errepublikanoak «legez kontrako etorkinen» diskurtsoa errepikatu zuen asteazkenean Kalifornian, latinoamerikar jatorriko herritarrak europar jatorrikoak baino gehiago diren estatuan, alegia. Hala ere, «mexikarrek» botoa berari emango diotelakoan dago. Inkestek kontrakoa diote; alegia, gehiengoak azaroan hautagai demokrataren aldeko botoa emango duela. Mexikoko mugan horma eraikiko duela ere agindu zuen. «Eta nork ordainduko du?», galdetu zien jarraitzaileei. «Mexikok», erantzun zuten Anaheim hirian elkartutako milaka lagunek.

Jarraitzaileak biltzeko gaitasunaz gain, aurkariak erakartzekoa ere badu dirudunak. Asteartean Mexiko Berriko Albuquerquen Poliziaren eta Donald Trumpen aurkako manifestarien arteko borrokak izan ziren. Agente batzuk zaurituta eraman zituzten. Hala ere, errepublikanoak esan zuen ekitaldia «maitasunaren festa» izan zela. Asteazkenean, tankerako egoera izan zuen.

 

El poderoso sindicato UAW expresa su apoyo a Clinton

El poderoso sindicato de los trabajadores de la industria automotriz de EEUU United Auto Workers (UAW) anunció su apoyo a Clinton y cuestionó el respaldo de Trump al sector. El presidente de la UAW, Dennis Williams, elogió a la demócrata como alguien que «comprende las complejidades de las economías multinacionales y apoya a los trabajadores estadounidenses». Dicho apoyo será importante en la disputa en estados industriales como Wisconsin, Michigan, Ohio y Pensilvania, que pueden ser claves en las elecciones de noviembre en EEUU.

Clinton se declaró honrada por el apoyo de la UAW, que le llega cuando más falta le hace. El uso que hizo de su correo electrónico cuando era secretaria de Estado no cumplió con las regulaciones del Departamento de Estado, según una auditoría interna que ha convertido este asunto en una violación con posibles ramificaciones más graves. La prensa obtuvo una auditoría del inspector general del Departamento de Estado especialmente crítica con Hillary Clinton.GARA