GARA
DONIBANE LOHIZUNE

Donibane Lohizuneko arrantzale bat hil da Capbreton aldeko uretan

Ostiralean, oraindik argitu gabeko arrazoiengatik su hartu zuen “Samatheo” itsasontziak. Bertan ziren lau arrantzaleek uretara jo zuten. Capbreton (Landak) aldeko kostaldean gertatu zen ezbeharra, Itsas-prefeturaren iturriei aipu eginda “Sud-Ouest” egunkariak jakinarazi duenez.

Ostiralean, 20.00 aldera, Messangeseko itsas-behatokian jaso zen sutearen abisua. Berehala abian jarri ziren Jendarmeriako helikopteroa eta sorospen zerbitzuak. Donibane Lohizune-Ziburuko ontziko lau marinelak uretan ziren ordurako eta horietako bat hilda aurkitu zuten. Beste hirurak Akizeko erietxera eraman zituzten.