EGUNEKO AFIXA

Patxoki, klasiko baina atipikoa

Sorreratik bere izaera oso bestelakoa izan bada ere, Baiona Ttipiko Tonneliers karrikan bada halako ostatu-elkarte-lokal bat klasiko bilakatu dena: Patxoki. Gazte belaunaldi mordoa pasatu da bertatik 1987an ateak zabaldu zituenetik eta gaur egun ere gazte eta ez horren gazteak erakartzen segitzen du.

Festetan, egunero eskaintza «klasikoa» egiten du: arrautza eta xingarra, euskal musikarekin girotuta eguerdietan. Arratsetan, berriz, mota askotariko musika taldeen kontzertuak. Eta beti-beti, girotxoa.