GARA
Berlin

125.000 sinadura Alemanian, CETA akordioaren aurkako errekurtsoan

Alemaniako historiako herri salaketa handienean, 125.000 herritarrek sinatu dute CETA itunaren aurka. Kanada eta Europar Batasuna negoziatzen ari diren merkataritza itunaren aurka errekurtsoa aurkeztu zuten atzo hainbat eragilek, eta horri gehitu zizkioten sinadurak.

Gutxienez 125.000 alemaniarren sinadurak aurkeztu dituzte Campact, Foodwatch eta Mehr Demokratie erakundeek CETA itunaren aurkako demandarekin batera. Atzo bertan Karlsruhen (hiri honetan dago Alemaniako Konstituzio Auzitegia) aurkeztu zuten helegiteari batu zizkioten sinadurak.

Kanada eta Europar Batasuna negoziatzen ari diren merkataritza askeko CETA itunaren aurka konstituzio-kontrakotasun errekurtsoa aurkeztu zuten hiru erakundeek, eta 70 sinadura kutxa helarazi zizkioten Alemaniako Konstituzio Auzitegi Federalari.

Alemanian aurkeztutako herri ekimen handiena dela nabarmendu zuten erakundeetako kideek prentsari bidalitako oharrean. Ohartarazi zutenez, CETA itunak Kanadako inbertsoreei mesede egin eta europarrak baztertuko ditu. Izan ere, Europar Batasunaren legeria «goitik behera» aldatzea ekarriko duela adierazi zuten. Gainera, akordioaren «behin-behineko ezarpenak» jada ondorio «larriak eta aldaezinak» ekar ditzakeela gogoratu zuten. «Herritarren parte-hartzerik gabe negoziatzen ari diren akordio hau herritarrentzat zein Europako gobernuentzat izango da kaltegarria», ondorioztatu zuten.

«Demokrazia arriskuan»

Mehr Demokratie (demokrazia gehiago) erakundeko zuzendari Roman Hueber argi mintzatu zen itunaren aurka: «CETAren behin-behineko aplikazioa guztiz arriskutsua da, inbertsoreen aldeko arbitratze auzitegiak Europar Batasunaren legediaren gainetik ebazpenak ezartzen has daitezkeelako».

Thilo Bode, Foodwatch erakundeko zuzendaria, Hueberrekin ados agertu zen eta Kanadaren eta EBren arteko ituna «demokraziarentzat kaltegarri» izango dela ohartarazi zuen.

Pasa den larunbatean bertan, Westfalia Iparraldeko 70 urteko musika irakasle batek CETAren aurkako beste herri helegite bat bultzatu zuen, eta 68.000 herritarren babesa izan zuen Karlsruhen aurkeztutako errekurtso horrek. Gogoan izan behar da, halere, konstituzio-kontrakotasun helegiteen arrakasta ez duela ziurtatzen herritarren babes handiak. Baina salaketaren atzean herritarren babes politikoa dagoela frogatzeko balio du.

 

Aumentan las dudas en torno al TTIP

Después de que el ministro de Economía y Energía, Sigmar Gabriel, considerara «de facto fracasado» el TTIP, continúan las movilizaciones en el país germano contra el tratado de libre comercio entre la UE y EEUU. Con estas declaraciones, sumadas a las exigencias del Gobierno francés, el futuro del tratado es cada vez más incierto.

Para el 17 de setiembre están previstas siete manifestaciones en contra de este acuerdo comercial en sendas ciudades alemanas. Pese a que la posición oficial de Berlín es clara al intentar que el tratado salga adelante antes de final de año y Angela Merkel es una de las mayores defensoras del acuerdo, Alemania también es uno de los países donde los colectivos contra el TTIP han cobrado más fuerza.

Por otra parte, el Gobierno de EEUU sigue firme en su objetivo de culminar las negociaciones del acuerdo con la Union Europea antes de que termine el año. «Continuamos trabajando hacia el objetivo de completar esas negociaciones antes de que finalice el año», comentó el portavoz de la Casa Blanca, Josh Earnest. GARA