Idoia ERASO
URRUÑA

Elkargo bakarraren kontrako epaiketa izan zen atzo Pauen

Ipar Euskal Herria Elkargoaren kontra ezarritako errekurtsoa aztertu zuten atzo Paueko Administrazio epaitegian. Erabakia datorren astelehenean jakinaraziko da. Errekurtsoa hautetsiz eta herritarrez osatutako kolektibo batek ezarri zuen, eta gero Barthelemy Aguerre eskualde kontseilariak pertsonalki bat egin zuen.

Catherine Seguin suprefet berria eta Jean-Rene Etchegaray Hautetsien Kontseiluko presidentea mintzatu ziren elkargoaren alde. Errekurtsoa jarri dutenen aldeko epaia izango balitz, erakundearen zilegitasuna aztertzen duen beste errekurtso baten ebazpena ezagutu arte geldituko litzateke elkargoaren sorrera.