Andoni Lariz aske utzi dute, Madrilen bi egunez kartzelaratua izan ostean

Andoni Lariz bizkaitarra Eloy Velasco epailearen aurretik pasatu zen atzo goizean. Deklarazioa hartu eta gero, Auzitegi Nazional espainoleko epaileak aske uzteko agindua eman zuen. Erabakia 19.30ak pasata gauzatu zen eta orduan aske atera zen azkenik Lariz, Soto del Real-eko kartzelatik. Joan den larunbatean geratu behar zuen aske Larizek, baina Polizia frantsesak espainolaren esku utzi zuen, eta Madrilgo espetxe honetara bidali zuten. Ziortza-Bolibarreko presoa 2013tik zegoen kartzelan eta ez zegoen bere aurkako euroagindurik. Julen Arzuaga EH Bilduko legebiltzarkideak Larizen Espainiaratzea «irregularra» zela nabarmendu zuen Twitterren.