GARA
KAMPALA

Dozenaka hildako Ugandan Kaseseko Poliziari eraso egitean

Ugandako Poliziak Charles Wesley Mumbere «Rwenzururuko erregea» atxilotu du, Kaseseko komisariari eraso egiteko agintzea leporatuta. BBC telebista kateak emandako informazioaren arabera, borroketan 14 agente eta 41 gerrillari hil ziren.

Rwenzururuk (Kongoko Errepublika Demokratikoan ere presentzia duen bakonjo etnia da bertan nagusi) independentzia eskatzen du 1962az geroztik (Ugandak askatasuna lortu zuenetik). Hogei urteko borroken ondoren 1982an sinatutako itun batek autonomia eman zien eta egoera lasaitu egin zen. 2009an Yoweri Museveni Ugandako presidenteak estatus berezia eman zion «erresumari». Hala ere, bertakoek salatzen dute Kampalako agintariek baztertuta dituztela eta Yiirako errepublika sortu nahi dute, Kongoko bakonjoen laguntzarekin.

Charles Wesley Mumberek adierazi du borrokekin zerikusirik ez duela, baina Ugandako Gobernuak «erregeari» egotzi dio Rwenzoriko mendikatean gerrillariek sekulako kanpalekuak antolatu izana. Erantsi du bertatik egiten dutela eraso milizianoek.