GARA
BILBO

321 preso ohik eman dute izena jada Usurbilgo itxialdian parte hartzeko

Euskal presoen eskubideen aldeko KALERA KALERA dinamikak itxialdia egingo du larunbatetik aurrera Usurbilen, eta dagoeneko 321 preso ohik ekimenean parte hartzeko konpromisoa agertu dute. Urtarrilaren 8ra bitartean, hainbat ekitaldi eta mobilizazio egingo dituzte, bai Kaleragunean bai Euskal Herriko beste hainbat txokotan.

Datorren larunbatean abiatuko da KALERA KALERA, preso politiko ohiek bultzatutako mobilizazio eta sentsibilizazio kanpaina, eta Usurbilen antolatuko den Kaleragunea izango da haren erreferentzia gune nagusia. Izan ere, bertan egunero hainbat preso ohi bilduko da karpa batean eta ekitaldi ugari izango dira. Antolatzaileek ohar batean adierazi dutenez, ekimenaren egitaraua osatuta dago eta dagoeneko abenduaren 10etik urtarrilaren 8ra bitarteko 30 egunak ekimenez bete dituzte.

Edonola ere, egun horietan guztietan, Usurbilgo Kaleraguneaz gain, Euskal Herriko herri eta txoko guztietan KALERA KALERA ekimenak izango dira, hala nola martxak, auto karabanak, kontzentrazioak, manifes- tazioak, argazki kolektiboak, kantu-jirak, kalejirak kandelekin,... «Ehunka mobilizazio antolatu dira dagoeneko abenduan eta urtarrilean zeha- rrerako, betiere euskal preso politikoen etxeratzea aldarrikatzeko», nabarmendu dute.

Egitarauaren berri izan nahi duenak www.kalerakalera.eus helbidean aurkituko du behar duen informazio guztia.

Presoen aldeko ekimeneko kideek azaldu dutenez, jadanik 321 preso ohik hartu dute konpromisoa egun batzuetan Usurbilgo itxialdian parte hartzeko. Izan ere, itxialdian batez ere preso ohiek hartuko dute parte, nahiz eta herritarrek ere izena eman dezaketen, eta oraindik badago izena emateko aukera.

Horretaz gain, prentsa-oharrean “Kalera, kalera! Bakea eta askatasuna irabaztera” dinamikaren baitan antolatuko diren ekitaldi eta mobilizazioetan parte hartzeko deia egin dute, batez ere larunbat honetan Usurbilgo plazan 17.30ean egingo den Kaleragunearen inaugurazio ekitaldian.

 

Baionan ere aldarrikatuko dituzte presoen eskubideak

Giza-eskubideen nazioarteko egunaren karietara, Gasteiz eta Iruñean egin bezala, presoen oinarrizko eskubideen defentsan Baionan ere zapi-katea antolatu du Etxeratek; larunbatean, eguerdiko 12.00etan, Herriko Etxeko plazan.

Gaur egun dauden 355 euskal presoetatik, 78 Estatu frantseseko 22 espetxetan sakabanatuta daude. «Bake prozesua abiatu zenetik, hainbat arduradun handiren hitz politekin, baina beti bezain urrun, beti bezain baldintza gogorretan mantendu ditu Estatu honek gure senide eta lagunak», berretsi du elkarteak. Parisek baldintzapeko askatasun eskaerak eta larriki eri direnen kaleratzeak «legeak planteatzen ez dituen argumentu politikoak erabiliz» blokeatzen segitzen duela nabarmenduta, bi estatuek presoen eskubideak «trukerako txanpon bilakatu» izana salatu du Etxeratek.

Bestalde, ETAren presoen aldekoak direlakoan, APVT biktimen elkarteak Hego Euskal Herriko mobilizazioak debekatzeko eskaera egin zion, atzo, ANri. A.M.

 

Sare organiza actos el día 17 en Gasteiz contra la dispersión

Sare ha organizado para el próximo día 17 en Gasteiz diversos actos para denunciar la política de dispersión y la vulneración de derechos tanto de los propios presos como de sus familiares. Miembros de la red ciudadana anunciaron ayer un nuevo ciclo de denuncia de la actual política carcelaria, empezando el 17 con la organización de varias actividades en la capital alavesa. El objetivo es llamar la atención sobre la vigencia de una política «contraria a los derechos humanos y a la legislación» que pone «en la ruleta rusa de la dispersión» a los familiares de los presos, y apostar por un compromiso con los derechos humanos, la resolución y la paz.

En la rueda de prensa también valoraron las jornadas sobre derechos humanos y paz que se celebraron la pasada semana en la que participaron víctimas de ETA, del GAL y de la dispersión, destacando la «buena acogida» que han tenido, y valoraron que han supuesto una «buena aportación a la convivencia». GARA