Zestoako T.S. Fundiciones-eko langile ohi batek diskriminazioa salatu du

T.S. Fundiciones enpresa duela urteak itxi zuten eta kalean gelditu ziren langileek euren lanpostuak bermatzeko borroka hasi zuten. Hala, enpresa haren jabeetako bat «azpijokoan» dabilela salatu zuen LAB sindikatuak. Izan ere, pertsona hori «tailer txiki batzuen gain presioa egiten» ari da bere langile ohiak kontratatu ez ditzaten: «Enpresa bateko hornitzaile bati T.S.Fundiciones-en ibili zen langile bat kaleratzeko exijitu dio», harreman profesionalak uztearen «mehatxupean».