GARA
JERUSALEM

Espetxean urte gehien egin duen presoa berriz zigortu du Israelek

Nael Barghouthi palestinar presoak dagoeneko 37 urte egin ditu preso Israelgo espetxeetan eta joan den abenduan aske geratzekoa zen, baina bertan jarraituko du, Ofer herriko auzitegi militarrak 1978ko epaiari eustea erabaki baitu: biziarteko zigorra gehi hemezortzi urte. «Mendeku politika» salatu du Issa Qaraqe-k, Preso eta Preso Ohien Batzordeko buruak. Gilad Shalit Israelgo soldaduaren trukaketan aske geratu ziren presoetako bat da Barghouthi.

Israelgo Gobernuak eta Hamas erresistentzia islamikoaren mugimenduak 2011n adostu zuten preso trukaketari esker irten zen kalera Barghouthi.

Baina 2014an berriz espetxeratu zuten (2011n aske geratutako beste 60 lagunekin batera), Hebronen bahitu eta hil zituzten hiru nerabe israeldarren kasuak eragin zuen giroan.

Zisjordaniako hegoaldeko hiriko gertaera hura erabili zuen Israelek aitzakia moduan, Gazaren aurkako eraso ikaragarri bat abian jartzeko: 2.104 palestinar (zibilak %80) eta 64 israeldar hil ziren indar okupatzaileak 2014ko uztailaren 8an hasi eta abuztuaren 26an amaitu zuen eraso militarrean.

Fiskaltza militarra

2014an 30 hilabeteko zigorra ezarri zioten Nael Barghouthiri, ustez bera askatzeko adostu ziren baldintzak bortxatu egin zituelako. 2016ko abenduaren 17an bukatu zuen zigor berria, baina israeldarrek ez zuten askatu, Fiskaltza militarrak adierazi baitzuen presoaren kasua aztertzen ari zen batzorde berezi batek ez zuela oraindik bere txostena argitaratu. Barruan segitu zuen, palestinar presoen marka guztiak hausteko: 37 urte preso, horietako 34 etenik gabe.

Nael Barghouthik 20 urte besterik ez zituen 1978an, okupazioaren aurkako erresistentziako talde armatu bateko kide izatea leporatuta kartzelatu zutenean. Bera Kobar herrixkakoa da, Ramallah barrutikoa. Gaur egun 59 urte ditu.

Issa Qaraqe palestinar Preso eta Preso Ohien Batzordeko buruak «mendeku politika» salatu du, WAFA berri agentziak jakitera eman duenez: «Aske geratutako presoen aurkako Israelen politika sistematikoaren adierazle bat da berriz espetxeratzeko erabakia; baliorik ez duten arrazoiengatik preso ohiak atxilotzeko agindua eman dute».

Okupazioaren krimen-historia

Hazem Qasim Hamaseko eledunak ere salatu egin du auzitegi militarraren epaia: «Palestinar herriaren aurkako Israelen okupazioaren krimen-historiari erantsi beharreko beste urrats bat da Barghouthi kartzelan edukitzea». Bere iritziz, alfer-alferrik ari dira Israelgo agintariak «Nael Barghouthiren aurkako erabakiarekin gure herriaren borondatea hautsi nahi badute; askatasuna lortzeko palestinarron ahalegina geldiaraziko dutela pentsatu badute».

Abu Ubeida Hamas mugimenduarekin lotura duten Izz al-Din al-Qassam brigadetako buruak esan du auzitegiaren erabakia alferrikakoa dela, «Brigadek erabaki baitute presoak askatzea. Denbora kontu bat besterik ez da».

Hamasek behin baino gehiagotan esan izan du Israelek 2011ko preso trukaketan aske utzi zituen palestinar guztiak berriz askatu beharko lituzkeela.

Hedabideek azken asteotan argitara eman dituzten informazioen arabera, Israelgo agintariak eta Hamas mugimendua beste preso trukaketa bat negoziatzen ari dira. 2014ko eraso militarrean Gazan hil ziren bi soldaduren eta etiopiar jatorriko elbarri baten gorpuak itzuliko lituzke mugimendu islamistak, indar okupatzaileak presoak askatzearen truke.

Addameer palestinar presoen eskubideen aldeko elkarteak emandako datuen arabera, urtarrilean 6.500 palestinar zeuzkan preso Israelek bere espetxeetan. Horietako 17k dagoeneko 25 urte baino gehiago egin dituzte giltzapean.

 

Netanyahu apoya indultar al israelí que remató a un joven

El primer ministro israelí, Benjamin Netanyahu, ha vuelto a apoyar el indulto para un soldado condenado por rematar a un joven palestino herido e inmovilizado en el suelo. El militar ha sido condenado esta semana a 18 meses de prisión. «Estoy siempre a favor de conceder la gracia al soldado Azaria», dijo ayer Netanyahu a los periodistas que lo acompañan en una visita oficial a Australia, de acuerdo con el canal 10.

«Una burla a la justicia es la condena por homicidio involuntario que recibió el soldado israelí Elor Azaria», reaccionaban los medios palestinos tras conocerse la sentencia. «El 24 de marzo de 2016 el soldado Elor Azaria disparó en la cabeza a un palestino completamente inmovilizado. Recordemos que un menor de edad palestino puede recibir hasta 20 años de prisión por lanzar piedras, sin necesidad de tener pruebas, sólo por el hecho de ser acusado por un colono, como en el caso de los chicos de Hares», indicaba la página web palestinalibre.org.GARA