GARA
BILBO

Apirilaren 13tik 16ra egingo duten Gazte Akelarreak badu egitaraua

Udaberrirako Ernai eta Aitzina antolakundeak prestatzen ari diren Gazte Akelarrea gorpuzten doa apurka. Ekimena Zornotzan hasiko da eta Igorreraino oinez joan ostean, bertan igaroko dituzte bi egun, ondoren hilaren 16an Gernikan ospatuko den Aberri Egunera batzeko. Aurreko edizioetan egindako gazte martxen eta topaguneen nahasketa bat izango dela iragarri dute antolatzaileek.

Egitarauari dagokionez, gai askotako hitzaldiak izango dira: herri boteretzea prozesu iraultzaileetan, prekaritatea, errefuxiatuen afera, ekonomia feminista, preso politikoen borrokaldia, gazte mugimenduak... Tailerrak ere izango dira: zurgintza, serigrafia, eskalada, sukaldaritza...

Musika eskaintza zabala ere izango da; Gatibu, Willis Drummond, Sociedad Alkoholika, Anari, Huntza, Gatillazo eta La Jodedera arituko dira, esaterako.