Arantxa MANTEROLA
BAIONA

Baionako Kutxabank okupatu dute kaleratze bat ekiditeko

Okzitaniako Tolosatik jindako dozena bat pertsona sartu ziren atzo goizean Kutxabankek Baionan duen agentzian. Kaleratzeen aurkako ekintzaileek Tolosako bikote baten kasuaren gainean hitzordu bat lortzea zuten xede.

Izan ere, banketxeak eman zien mailegua ordaindu ezinik, hainbat bidetatik bilera eskaera egiten ari dira aspalditik auziaz zuzenean mintzatzeko. Erantzunik jaso ez dutenez, kaleratzeen aurkako elkarteak bertaraino jotzea deliberatu zuen.