GARA
WASHINGTON

Trumpen aurrean egia enpirikoa babestera irten dira milaka lagun

Gezur hutsari «gertaera alternatiboa» deitzea gustuko duten agintarien erregimenean egia enpirikoa babestera kalera irteteko beharra sentitu dute milaka lagunek mundu osoko 600en bat hiritan. Washington AEBetako hiriburuan elkartu zirenek salatu zuten Donald Trumpen gobernuak ikerketa zientifikoa bera ere mehatxupean ipini duela. Etxe Zuriaren aurrean prestatutako oholtzatik zientziaren aldeko makina bat mezu zabaldu zituzten.

National Mall izeneko zelaigunean prestatutako lekura hizlari ugari igo ziren eta musika taldeek ere beren emanaldiak bertatik eskaini zituzten. Batek baino gehiagok esaten zuten ez zela inoiz beharrezkoa izan zientzialariek eta arrazoia babesten dutenek zientzia eta egia defenditzera kalera irten behar izatea. Baina hori ere gertatu da eta horrela ulertu zuten milaka lagunek larunbatean, mundu osoan egin ziren 600en bat mobilizazioetan esku hartuz.

Zientziaren Ibilaldia deitu zioten eta kutsu politikorik ez zuela esan zuten antolatzaileek, baina klima aldaketa ukatzen duen Gobernuari hortzak erakusteko ekimen garbia izan zen.

Izan ere, Trumpen Gobernuak osasunari eta ingurumenari buruzko ikerketei ematen zaizkien laguntzak murrizteko asmoa agertu du, ingurumenarekin zerikusirik duten arauak ezabatu nahi ditu eta noizbait gezurretan harrapatu dutenean «gertaera alternatiboak» egon badaudela esatera ausartu izan da.

Mick Mulvaney aurrekontu federalen arduradun nagusiak esan izan du klima aldaketaren inguruko egitasmoetara baliabideak bideratzea «dirua alferrik botatzea» dela.

Testuinguru horretan, «zientzia bera mehatxupean dago» zioten zientzialariek AEBetako hiriburuan. «Zientziak printzipioak ditu, Trumpek ez», irakur zitekeen pankarta batean. «Etxe Zurian ez dago bizitza adimentsuaren arrastorik», idatzi zuen manifestari batek bere karteltxoan, umore puntu batekin. «Kirtenkeriaren aurkako txertorik ez dago, baina horretan saiatzen ari gara», zioen beste batek.

Geologoak, medikuak, fisikariak, arkeologoak, ozeanografoak, albaitariak, biologoak, kimikariak, irakasleak, ingeniariak eta ikasleak elkartu ziren hiriburuan. Zientzia eta planeta bera babesteko eskatu zuten hizlariek, «aire eta ur garbia eta klima egonkor bat» izatea ere oinarrizko eskubideak direla azpimarratuz. Aita Santuak berak ere mezu bat plazaratu zuen manifestariekin bat eginez.

Anousheh Ansari irandar jatorriko astronauta estatubatuarrak Etxe Zuriaren atzeko aldean elkartutakoei esan zien bera AEBetara iritsi zenean ez zuela ingelesez egiten eta matematika zuela gustuko «hizkuntza unibertsala delako, zientziaren hizkuntzak ez baitu ez etniarik ez arrazarik, ez baita ez pobreena ez aberatsena. Nazioarteko Espazio Estazioan 11 egun egin nituenean planeta osoa ikusten nuen. Ez dago mugarik».

 

En Londres piden «menos invasiones, más ecuaciones»

En Londres, cientos de personas marcharon desde el Museo de la Ciencia hasta el Parlamento, con pancartas con mensajes como «La ciencia es sexy» y «Menos invasiones, más ecuaciones».

En Ghana, científicos ofrecieron una charla sobre temas ambientales de interés local, como el impacto de los residuos plásticos. «Están matando a nuestros peces, tenemos inundaciones en nuestras comunidades, tenemos un aumento de las enfermedades ambientales», dijo Cordie Aziz, activista de EEUU.

En Sídney salieron con batas de laboratorio. Un cartel decía: «Necesitamos pensadores». Hubo también protestas en otras ciudades de Australia y Nueva Zelanda. «En estos tiempos hay muchas falsas noticias y ‘hechos alternativos’ dando vueltas y es importante recordar que la ciencia es lo que ha construido la sociedad que conocemos», dijo Parissa Zand en Sídney. En las redes circularon fotos de marchas en Helsinki, Munich, Bonn, Estocolmo y otras ciudades europeas. GARA