GARA
IRUÑEA

Maximiliano Cosattiren kartela izango da sanferminetako irudia

Iruñean bizi den Maximiliano Cosatti argentinarrak egindako “Mañanas sanfermineras” izan da lehiaketan boto gehien lortu duen kartela eta, hortaz, aurtengo sanferminetako irudia izango da.

Zortzi kartel izan dira finalista, baina Caravinagre pertsonai kuttuna protagonista duen kartel hau atera da irabazle, botoen %27,4a jaso ostean.

Bigarren gelditu da Amaia Arraras de Maria eta Fernando Hernandez Mañu iruindarrek egindako “9 días de taquicardias” lana eta hirugarren, Koldo Aiestaranen (Iruñea) eta Sisku Simonen (Bartzelona) “Hnos. Aldaz Remiro” deiturikoa.

Festen benetako irudia

Joseba Asiron alkateak adierazi zuen aurten bereziki zaindu nahi dutela sanferminek kanpoan ematen duten irudia, festaren benetako izaerarekin bat etor dadin.

Honen esanetan, urteetan zehar irudi oker bat zabaldu izan da, «festetan denak balio» duela adierazten duena, eta hori ez dator bat errealitatearekin. Hori dela eta, jendearen jokabidearekin zerikusia duten hainbat jarduera egitea aurreikusia dute.