KARIDADEKO BENTA ETA AM...ONA! NOR BAINO NOR

Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren finala larunbatean egingo da Azpeitian. Karidadeko Benta (Asteasu-Zizurkil) eta Am...ona! (Amasa-Villabona) taldeak izango dira lehian. Unai Mendizabal, Joseba Otaegi eta Haritz Mujika arituko dira kantari Karidadeko Benta taldean eta Oihana Iguaran, Ander Goikoetxea, Amaia Agirre eta Beñat Iguaran Am...ona! taldean. Hitzordua Izarraitz pilotalekuan da, 17.30etan.Andoni CANELLADA | ARP