Taipeiko National Concert Hallen ariko da gaur Oreka TX

Oreka TX taldeko txalapartariak Taiwaneko 9. Nazioarteko Perkusio Batzarrean ari dira parte hartzen eta kontzertua eskainiko dute gaur Taipeiko National Concert Hall aretoan. Jaialdiak nazioarteko hamahiru talde eta musikari biltzen ditu, tartean Uzbekistan, Japonia, Libano edota AEBetakoak.