Asier GARTZIA
Bengoetxearen botileroa

Alde horrekin ezin da gehiago jokatu

Txapeldun handi baten aurka partida perfektua jokatu dugu. Irribarriak ere asko jokatu du, eta, guri dagokigunean, iruditzen zait joan horrelako aldea egonda ezin dela Oinatzek jokatu duena baina gehiago jokatu.

Bagenekien bagenituela zenbait tranpa eta aukera une zehatzetan erabili behar genituenak, ezin genuela sake edo pilotakada bakoitzean bizia jokatu. Eta, egia esan, erabakiak ondo hartu ditugula uste dut, une garrantzitsuetan gainera. Baina batez ere Oinatzek duen fedea eta kasta izan dira partida aurrera ateratzen lagundu diotenak: egin behar izan duen defentsako lan hori eta gero tantoa amaitzeko izan duen argitasun hori... Pilota gertutik bizi dugunok badakigu zein zaila den hori lortzea, bai fisikoki bai buruz. Bada, Oinatzek sekulako lana egin eta lortu du.

Markagailuan atzetik gindoazen une horietan pare bat tanto beste aldera erori izan balira, partida bertan amaituko zen. Une kritikoa zen, erabakiak hartu ditugu eta zorionez ondo irten dira. Gaizki irten zitezkeen baina buelta ematea lortu dugu. Amaierara bizirik iritsi behar genuen irabazteko aukerak eduki ahal izateko eta egin dugu.

Iazko uda oso gogorra izan zen guretzat, une askotan partida gutxi jokatu genituen, lehen mailakorik apenas, eta jokoa galtzen ari ginela ikusten genuen. Apustu bat egin genuen Lau eta Erdikoa ondo prestatzeko eta poliki-poliki gauzak ondo irteten joan dira. Oinatzen kastak lortu du hau guztia.