2017/06/17

Kronika
BASOKO BIOEKONOMIA: AUKERAK ETA ERRONKAK
IMAJINA DEZAKEGUN GUZIA ERAIKI DAITEKE EGURREZ, BAINA BETIERE ONGI LAN EGINEZ

GAUR EGUN ERREGAI FOSILEKIN EGITEN DUGUNA ITURRI EKOLOGIKO ETA BERRIZTAGARRIEKIN EGITEA DA BIOEKONOMIA. EKOIZPEN ETA KONTSUMO SISTEMA LINEALETIK BERRERABILTZE EREDU BATERA IGAROTZEA. EGURRAREKIN IMAJINA DEZAKEGUN GUZTIA ERAIKI DAITEKE, ZENTZUZ BETIERE. HIRU FAMILIA-NEGOZIOREN TESTIGANTZA DUZUE HAU.

Maider IANTZI
0617_eg_hondarribittiki2

Eraikuntzaren burbuilaren ondorioz solasean abilak diren eta ez diren gauzak erraten dituzten eraikitzaileak badirela aipatu dute

«Eskaintzak bertze era batera baloratu behar dira: eraikinaren bizi osoko gastuak hartu behar dira kontuan, ez eraikuntzakoak bakarrik»

Egurrarekin irudika dezakegun guztia eraiki daitekeela diogunean ez gara gezurretan ari. Horren adibide da Simonin enpresa frantsesa, Montlebonen, Suitzarekin mugan dagoen familia-negozioa. Laurent Lenoir alderdi komertzialaz arduratzen da eta 50 urteotan bost kontinenteetako 40 herrialdetan egurrarekin egin dituzten eraikuntzak erakutsi ditu. Garai batean Estatu frantsesean %100 bertako egurrarekin lan egiten zuen enpresa bakarra izan baziren ere, orain Europa iparraldetik ekartzen dute lehengai gehiena. Hitzaldiaren ondotik jendearekin izandako solasaldian erran zuenez, ez hala nahi dutelako, gustatuko litzaieke bertako materiala erabiltzea, baina merkatuko denbora eta prezioetan lehiakor izateko ez dago egur nahiko.

Suaren aurrean egonkortasuna, muntatzeko azkartasuna, arintasuna, prezio egonkorrak, isolamendu termiko hagitz ona, estetika ederra... Egurraren abantailak zerrendatu ditu diapositibetan agertzen diren obrak komentatu aitzinetik. Metalarekin eta hormigoiarekin konparatuz hagitz merkatu ttikia dela eta egunero borrokatu behar dela ere ohartarazi du. Halere, ari dira pausoak ematen. Kantabriako kiosko xume batetik hasi eta Qatarren haritzez egindako jauregi bateraino. Tokian tokiko jendearekin elkarlanean aritzen saiatzen dira, gainera. Adibidez, Tahitiko Marlon Brando uhartean ikastaroak eman dizkiete herritarrei egurrarekin eraikitzen segi dezaten. Dakarren eta Kongon ere bai. Ekuatore Ginean aireportu bat muntatu zuten hiru hilabetean. «Hasieran bertako presidenteak ez zuen egurrez eraikitzea nahi, baina aireportuaren ondotik bere etxea ere material honekin egitea nahi zuen. Obra ugari egin ditugu bertan geroztik».

Kalitatea, oinarria

Luxuzko lanetarako ere baliatzen dute basoak ematen digun altxorra. «Libanon estadio bat ordaindu zuen munduko pertsonarik aberatsenak. Metalarekin lehiatzeko moduko prezioa genuen». Egurrak eraikuntzan duen lekuaz ohartarazteko, 2015eko Milango Expoko eraikinen %70 material horrekin egin zirela oroitu du.

Beharretara egokitzen dira eta eraikuntza guztietan ez dute egurra soilik erabiltzen, batzuetan hormigoiarekin eta metalarekin uztartzen dute. Lenoirrek azpimarratu du kalitatea dela jasangarritasunaren lehendabiziko baldintza. «Oinarria ongi eraikitzea da. Egurra boladan dago eta eraikitzaileek sartu nahi dute, baina ez bada ongi lan egiten arazo larriak sor daitezke». Brasilgo merkatu berria jarri du adibide gisa eta sei urteren buruan desmuntatu behar izan duten etxebizitza bat erakutsi du.

Ondoan dituen kideak bat etorri dira horretan eta eraikuntzaren burbuilaren ondorioz solasean abilak diren eta ez diren gauzak erraten dituzten eraikitzaileak badirela aipatu dute. Badakite aunitz kostatzen dela kalitate ziurtagiriak lortzea, bizi izan dutelako, baina egunerokoan ez direla eskatzen eta paperen bat nonbaitetik ateratzea ez dela zaila azaldu dute. Gaineratu zuten ez dela erraza fin lan egiten ez duten eraikitzaileok merkatutik botatzea.

Baina oraindik ez dizkizuegu aurkeztu Simonineko langilearekin batera eseritako kideak, Kanpezuko Gamiz taldeko Jesus Gamiz eta Eako Egoin-eko Unai Gorroño. Lehenarekin hasita, bere familiak «Tasiok baino ikatz gehiago» atera zuela kontatu du. Hala hasi zen negozioa 1942an. Eraikuntzaren aurreko pausoa ematen du Gamizek: eraikitzaileen hornitzaileak dira. Eskailera eta altzarietarako taulak egiten dituzte, leihoetarako eta estaldurarako profil laminatuak, etxeetarako habe laminatuak... Gasteizko katedrala, Getxo antzokia, Koloniako meskita, Madrilgo Googleren bulegoak, tamaina errealeko Noeren arka AEBetan... Hainbat obratan aritu dira elkarlanean, bertzeak bertze mahaiko kideekin.

Egoin da hiru familia-negozioetan gazteena. 1992an jaio zen Ean duten baserriaren inguruan eta pixkanaka zabaltzen ari da. Europan lan egiten dute eta puntualki Afrikan. Ekoizteko baliabide propioak garatzen joan dira eta hamabi ingeniari dituzte egurrezko proiektuak lantzen. Zarauzko merkatua, Tolosako Topic zentroa, Bergarako UNED, alokairu sozialerako 42 etxebizitza Biarritzen, haurtzaindegia Zaldibarren... Egitasmo pila egiten ari dira. Azkenetariko bat Hondarribiko babes ofizialeko etxebizitzak, intsinis pinuarekin egiten ari direnak, 32 saltzeko eta 33 alokatzeko, Biteri kalean. Obretara hurbilduz gero, ohiko etxeak ikusiko ditugu, «egurrezko etxolaren mitotik» urrun. Egitura guzia ez da egurrezkoa, baina 2.500 m3 material honekin eginak dira.

Entzuleen artean sektoreko profesionalak daude eta galderen eta komentarioen tartean eztabaida interesgarriak sortu dira. Adibidez, aipatu dute interesgarria litzatekeela lehiaketa publikoak egiten direnean eskaintzak aztertzeko tresna gehiago izatea, eraikinaren bizi osoko gastuak kontuan izateko eta ez eraikuntzakoak bakarrik. Administrazioak eskaintzak bertze era batera baloratu behar dituztela defendatu dute.

 

Proyecto District Heating biomasa, experiencia piloto en Asparrena

Los gestores y propietarios forestales son el garante de este gran recurso biológico. Su activación es imprescindible para la bioeconomía, por lo que en la última parte del curso de verano de la UPV-EHU han bajado al terreno para conocer experiencias de Portugal, Galicia y Euskal Herria. Elegimos la del municipio de Asparrena, formado por diez pueblos, entre ellos Araia. El joven ingeniero de montes Arkaitz Gobantes indica que la mitad del territorio alavés está formado por montes públicos y que la mayoría pertenece a los concejos.

En Asparrena están desarrollando un proyecto llamado District Heating Biomasa, con el que ofrecen servicio de calefacción a tres edificios públicos: el colegio, el ambulatorio y la casa de cultura.

Es una experiencia piloto, por lo que no tienen referentes y están aprendiendo mucho en el camino. «Es un nuevo procedimiento de obtención de energía», destaca Gobantes. «Para calentar los tres edificios, que tienen características diversas, el camino es diferente al del gas».

El ingeniero, que habla con entusiasmo ajustándose al limitado tiempo de la exposición, enumera las oportunidades del proyecto. Para los montes está suponiendo una reactivación de la actividad con productos hasta ahora infravalorados. «Había mucha madera para empezar a activar». A los pueblos les aporta autosuficiencia energética y sensibilización social. «Con los carteles y la información, a la gente le surge curiosidad sobre los gases de efecto invernadero y el cambio climático. Es un proyecto público que está al servicio de toda la ciudadanía».

En cuanto al aspecto económico, se está logrando un combustible más barato, así como fomentar el ciclo de la actividad local. A los habitantes les ofrece oportunidades laborales, tanto directas (con la contratación de servicios) como indirectas (como consecuencia de la activación económica). También consiguen formación y conocimiento. Se están creando planes y cursos para formar, por ejemplo, técnicos en calderas.