GARA
GENEVA

Kolerak 200.000 herritar kutsatu ditu dagoeneko Yemenen

«Yemengo herria gabeziak, gaixotasunak eta heriotza jasaten ari da, mundua begira dagoen bitartean». Hitz horiek Stephen O’Brien Nazio Batuen Erakundeko gai humanitarioetarako idazkariordeak eskaini zituen orain aste batzuk, eta egunotan emandako datuek adituak deskribatu zuen egoera baieztatu baino ez dute egin: dagoeneko 200.000 lagun inguru kutsatu ditu kolerak eta 1.300 yemendarri heriotza eragin die. Gerra dago fenomenoaren atzean.

Osasunaren Mundu Erakundeak egin dituen kalkuluen arabera, une honetan 200.000 herritar daude kolerak kutsatuta Yemenen, baina bihar egoera larriagoa izango da, egunean beste 5.000 lagun kutsatzen baitira. «Munduan inoiz izan den kolera izurriterik larriena da Yemengoa», OMEk plazaratu duen agirian irakurri daitekeenez.

Unicef Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsak eta OMEk jakinarazi dute dagoeneko 1.300 yemendar hil direla koleraren eraginez, aurreko balantzea plazaratu zutenean baino 100 hildako gehiago. Hildakoen laurden bat umeak ziren.

Izurritea Yemenek dituen 23 probintzietara iritsi da, herrialdea jasaten ari den gerraren eraginez gaixotasunari eusteko lana egitea ia ezinezko baita, eta osasun langileek esku artean dituzten baliabideak ere egokienak ez direlako.

«Dagoeneko bi urte bete dituen gatazka izugarriaren ondorio zuzena da egungo egoera. Osasun sistemak porrot egin du, eta ur eskasiak eragin du 14,5 milioi lagun ur garbirik eta saneamendu egokirik gabe egotea, eta horri esker gaixotasunaren hedatzeko gaitasunak gora egin du», adierazi dute bi erakundeek agirian.

Goseak ere badu eraginik Yemengo egoera ezin larriagoan. Desnutrizio tasek gora egiten jarraitzen dute, eta, ondorioz, ume asko ahulegi daude kolerari aurre egin ahal izateko.

Gainera, herrialdeko osasun langileek denbora gehiegi daramate beren soldata behar bezala kobratu gabe. OMEk eta Unicefek diote 30.000 osasun langile dituela herrialdeak izurriteari aurre egiteko, eta hamar hilabete daramatzatela dirurik etxeratu ezinik.

Munduko potentzia ezberdinek esku hartzen duten gerra dago egoera horren atzean. NBEko Segurtasun Kontseiluak gatazka hori geldiarazteko kemenik izan ez duelako, Stephen O’Brien NBEko gai humanitarioetarako idazkariordeak zera esan zuen: «Krisia ez da iristen ari, ez dago hurbilago, hemen dago dagoeneko. Eta herritar xumeak dira hori ordaintzen ari direnak». Potentzia nagusien erabakiak salatu zituen.

Saudi Arabiak 2015eko martxoan matxino huthien aurkako kanpaina militarra abian jarri zuenetik gutxienez 8.000 yemendar hil dira eta 17 milioi herritar daude gosea pasatzen, horietako 7 milioi inguru dagoeneko egoera larrian. Yemenek inportatu egiten ditu kontsumitzen dituen elikagai gehienak.

 

Investigarán torturas en cárceles secretas de los emiratíes

El presidente de Yemen reconocido por la comunidad internacional, Abdo Rabbu Mansur Hadi, ha anunciado que su Gobierno investigará los indicios de abuso y tortura por parte de las fuerzas respaldadas por Emiratos Árabes Unidos (EAU) en cárceles secretas localizadas en el sur del país.

EAU forma parte de la coalición liderada por Arabia Saudí, que apoya a Hadi frente a los rebeldes huthíes, partidarios del expresidente Ali Abdula Sale. El Gobierno de Hadi se vio desplazado cuando se inició el conflicto en 2015, pero sus fuerzas han logrado avanzar en el sur. El norte del país, incluida la capital, está en gran medida bajo el control de los rebeldes.

La semana pasada, Human Rights Watch denunció que han registrado al menos 49 casos de personas que fueron detenidas de forma ilegal (entre ellas, cuatro niños) en 2016.

El primer ministro yemení, Ahmed bin Daghr, ha informado de que han creado una comisión de seis miembros que estará presidida por el ministro de Justicia para investigar las acusaciones sobre vulneraciones de los Derechos Humanos «en áreas libres de rebeldes». «La comisión enviará un informe en un plazo de quince días», ha señalado.

La comisión, que deberá investigar si se han producido abusos por parte de las fuerzas de EAU en el marco de la guerra civil, será la encargada de poner en marcha las medidas necesarias para acabar con estas prácticas y evitar que se repitan en el futuro.GARA