OSPITALEAN DAUDEN PIRATEN BIHOTZAK POZTEKO BOTIKA

Urtero bezala, Donostiako Piratak ospitalera gerturatu ziren atzo. Eurentzat jaietako unerik berezienetako bat da, festetan egon ezin direnei alaitasun pixka bat eramaten dietelako. Hala, bertan izan ziren Ezkila Kapitaina eta haren laguntzailea, Matti. Zapiak buruan, koloretako arropak jantzita eta trikiti doinu alaiak zabalduz sartu zen lagun taldea erietxean. Eta bertan daudenek, une batez, gaixo egoteari utzi zioten. Haurrek espresuki prestatutako partxeak jantzi zituzten. Juan Carlos RUIZ | ARGAZKI PRESS