Segundo de Chomoni eskainitako emanaldia antolatu dute Zarautzen

Photomuseumek eta Zarauzko Udalak Segundo de Chomon zinegileari eskainitako emanaldia antolatu dute gaurko. Sarrera doakoa izango da, edukiera bete arte. 18.00etatik aurrera gogoratuko dute zuzendari, argiztapen eta argazkigintzako teknikari, eta trukajetan eta errebelatzean espezialista izandako zinegilea. «Zinemaren historiaren lehen hogeita hamar urteetan pertsona nabarmena eta liluragarria izan zen, gehienbat zine fantastiko eta animaziokoan», ziurtatu dute.