EITBko aldi baterako langileek kalte- ordaina jasotzea ebatzi du epaiak

Bilboko epaitegi batek bere egin du epai europarrek ezarritako kalte-ordainari buruzko doktrina. Hala, ETBk eta Eusko Irratiak bertako bi langileri behin-behineko kontratua amaitzean kalte-ordain gisa betetako urte bakoitzeko 20 eguneko soldata ordaindu behar diotela ebatzi du. ELAk adierazi duenez, «oso berri ona da enpresa publikoetan gai honen inguruan emandako lehen epaia langileen aldekoa izatea». Sindikatuak Lakuari eta EITBko zuzendaritzari eskatu die lan baldintza prekarioak alde batera utzi eta egonkortasunean oinarritutako lanpostuak sustatu ditzatela, kalitatezko zerbitzu publikoen berme gisa.