Maite UBIRIA BEAUMONT
BAIONA

Langabezia eta soldatak, susperraldiaren aurpegi iluna

Baionako Merkataritza eta Industria Ganberak (MIG) urteko lehen seihilekoari dagokion barometroak utzitako emaitzak jakinarazi ditu. Andre Garreta ganberako lehendakariak azaldu duenez, baikor izateko joera egonkontu egin da. Hartara, Zuberoa, Nafarroa Behere eta Lapurdiko enpresaburuen %75ek beren negozio zifrak mantentzeko edota handitzeko aukera aurreikusten dute. Alta, ez langabeziak ez soldatek ez dute hobera egin.

Urteko lehen seihilekoan bilakaera ekonomikoari buruzko barometroak zuri-beltzeko argazkia erakutsi du. Nafarroa Behere, Lapurdi eta Zuberoako enpresaburuen artean zabaldutako inkestatik ateratako emaitzek «hazkundearen sendotzea» frogatzeko balio dute.

«Baikortasun giroaren iraunkortzeaz» mintzatu da, preseski, Andre Garreta Baionako Merkataritza eta Industria Ganberako lehendakaria. Hala, hiru lurraldetako ugazaben %75ek itxaropenez begiratzen diote etorkizun hurbilari.

Hainbat adierazleri so eginez, Ipar Euskal Herriko jarduera ekonomikoak hazkundearen bidea hartu du. Urteko lehenengo seihilekoan enpresa berrien sorrerak (+%1,1) gora egin du eta, denbora berean, %20 enpresa gutxiago itxi dira. Xehetasunetan sartuta, bereziki zerbitzuen eta merkataritza sektoreetan sortu dira enpresak.

Akitania Berriko makroeskualdeak utzitako zifrekin alderatuta, lanpostuen sorrera azkarragoa izan da Ipar Euskal Herrian, %2,5koa hain zuzen ere.

Merkataritzak erakutsitako goranzko joerak eta eraikuntza alorrean sumatu den susperraldiak azalduko lukete aipaturiko lanpostu kopuruaren hazkunde hori (%2,5).

Industria sektorea, ahulago

Industria alorrean egoera ez da, dirudienez, hain positiboa izan eta horrek ondorio zehatzak ditu bereziki soldaten portaera begiratuz gero. Zifrak eskuetan, enpresaburuen %38k beren negozio-zifrek okerrera egin dutela aitortu dute eta %46k ondoko sei hilabeteetan hobekuntzarik ez dutela espero erantzun dute.

Soldata altuenak industria alorrekoak direla aintzat hartuta, ez da batere harritzekoa lansariek izan duten hazkunde joera motela. Barometroaren arabera, soldatak %0,7 igo dira, aurreikusitako inflazio-tasaren ondoan hiru dezima azpitik.

Bestalde, langabezia da, zalantzarik gabe, txostenak eskainitako irudiaren alderik ilunena. Izan ere, ekonomiaren hazkunde joera baieztatzeko bidean izan arren, langabezia-tasak bere horretan jarraitu du.

Berez %0,2 jaitsi da langabezia tasa, baina lanik gabe dagoen biztanle kopurua %8tik gorakoa da. Lehen seihilekoan enplegu bulegoetan erregistratuta zegoen jende kopurua %3,4 hazi da. Lan bila ari direnen artean %43k urtebete baino gehiago daramate lanik gabe, %54 emakumezkoak dira eta %25ek 50 urte baino gehiago dituzte.

 

«Basta mirar a la historia para ver que Baiona es su puerto»

El presidente de la CCI desgranó las orientaciones estratégicas de su mandato, que se extenderá hasta 2021. Tras recordar que los factores claves en el «éxito empresarial» son la formación, la innovación y la calidad, André Garreta abogó por extender la clusterización al sector comercial, por la promoción urgente de la «igualdad digital», por la búsqueda de un equilibrio costa-interior, y por reforzar lazos con la CAV y Nafarroa, porque «las barreras administrativas –dijo– no tienen sentido para los actores económicos».

Con un verbo mordaz, defendió el papel a jugar en la «planificación económica» por la CCI, abogando por evitar las «duplicidades» con la Mancomunidad Vasca. Tras reseñar las «cifras en verde» de las principales infraestructuras del territorio, Garreta desdeñó las quejas vecinales para defender que «el puerto estaba ahí antes de que hicieran sus casas y basta mirar a la historia para saber que sin su puerto Baiona nunca se habría convertido, por ejemplo, en capital del chocolate». M.U.