Jon ORMAZABAL
PILOTA

Beste 20 emakume berri, kaiolan lehiatzeko prest

Orotara 66 neskak eman dute izena Master Cup lehiaketan, antolatzaileek uste baino askoz gehiagok.

Beste ororen gainetik, Euskal Herriko eta mundu zabaleko txoko desberdinetan esku pilotan aritzen diren emakumeek gustura eta eroso lehiatzeko aukera izatea da Emakume Master Cup txapelketako antolatzaileek ekimen honekin bilatzen duten helburua. Eta bistan denez, azken urteetan abiatutako bidea bere emaitzak ematen ari da, orotara 66 izan baitira asteburu honetan hasiko den Lau eta Erdiko txapelketan izena eman duten emakumeak.

Antolakuntzatik emandako datuen arabera, horietatik 16 pilotarik jokatuko dute Elite Mailako txapelketa: 9 Gipuzkoatik, 3 Bizkaitik, 3 Nafarroatik eta beste bat Arabatik. Lehen Mailan 23 izango dira bizkaitarrak, 13 gipuzkoarrak, 6 nafarrak, 5 katalanak eta Errioxa, Zaragoza eta Mexikoko ordezkari bana. Zerrendan deigarria egiten da Ipar Euskal Herriko pilotarien hutsunea, baina kontua da urriaren 26tik 31ra Angelun jokatuko den VI. Munduko Kopan Frantziako selekzioarekin jokatzeko deitu dituztela eta ez dutela lehiaketa honetan parte hartzerik izango, horretarako asmoa izan bazuten ere.

Aurreikuspen guztiak gaindituta

Datuak, ordea, hotz xamarrak izaten dira sarri eta Iker Amarikak, lehiaketa honen antolatzaileak, lagundu gaitu hauen garrantzia nabarmentzen. Eta larrabetzuarrak oso balorazio positiboa egiten du: «Uste baino askoz gehiago dira, ez nuen inondik inora horrenbeste parte-hartzaile espero. Baina denetan pozgarriena 20 izen berri ikustea da, pilotan aritzen ziren 20 emakume berri badirela jakiteak hartutako bidea bere lana ematen ari dela esan nahi du».

Zenbakia ez da edonolakoa, kontuan izan behar baita kantxara bakarrik irten behar horrek zenbait emakume atzera bota dituela. «Izan dira, bai, Binaka jokatuko luketenak, baina bakarrik jokatzera animatzen ez direnak, nahiz eta kantxa murriztuko dugun eta ahal ditugun erraztasun guztiak emango dizkiegula esan», aitortu zuen Amarikak.

Murrizketa horiek Lehen Mailan izango dira batez ere, antolatzaileek ondo baitakite Lehen Mailan arituko diren 50 lehiakide horien artean oso maila desberdinetako pilotariak daudela eta hauek ezagutu ahala, pilotalekuaren zabalera moldatuko dutela, mailarik apalenekoak 7 metroan jokaraziz eta apur bat hobeto moldatzen direnei metro bat gehiago emanaz.

Kopuru handi honek antolakuntzan ere izango du eraginik. Momentuz ez da jaialdi gehiago antolatu beharrik ikusten, baina jokatuko diren horiek uste baino luzeagoak izango dira, partida asko jokatuko baitira.

Are gehiago, Kataluniatik etorriko diren pilotariek Bartzelonan bertan jokatuko dute euren arteko kanporaketa bat –han ere Lau eta Erdiko txapelketa batean jokatzen ari dira– eta garaileak etorriko dira jokatzera.

 

Olharan-Inza ganan en San Fausto

Con, otra vez, buena respuesta por parte del pelotazale en el Ezkurdi de Durango, el domingo se disputó la final del Master Series Trofeo San Fausto, en el que Olharan-Inza se hicieron con el título al doblegar a Aritz Erkiaga-Ekhi en dos sets.

La final fue de más a menos. En el primer juego, la dupla de Gernika Jai Alai cobró ventajas de hasta cuatro tantos (1-5), merced a un arranque fenomenal del delantero de Ispaster. Olharan e Inza respondieron a base de imprimir mucho ritmo al juego y fueron acercándose en el marcador. Tras la decena los empates fueron continuos hasta el final, en el que ganaron los colorados (15-14).

Se esperaba mucho del segundo juego, pero mientras Olharan e Inza siguieron en su línea de trabajo –mucho ritmo y seguridad–, Ekhi y sobre todo, Aritz Erkiaga, que acumuló varios errores, acusaron el esfuerzo realizado y cayeron en su juego, para terminar cediendo por un claro 15-7.GARA