KLIK

Tenisean, eliza barruan

Milaneko San Paolo Converso elizan errezatzeko asmotan sartzen denak ezusteko galanta hartuko du datozen aste hauetan. Izan ere, Asad Raza artista estatubatuarrak tenis kantxa jarri du bertan eta “Untitled (plot for dialogue)” izendatu du obra. Publikoari irekita dago, doakoa da, eta nahi dutenek erraketak har ditzakete eta Williams, Federer, Muguruza eta enparauak imitatu Giulio eta Antonio Campiren margolanak inguruan dituztela.Miguel MEDINA | AFP

Honi buruzko guztia: KLIK