GARA
BILBO

EAEko Administrazioko langileek hiru orduko lanuztea egin dute

Administrazio Orokorreko langileek lanuztea egin zuten atzo enplegua egonkortuko duen eta behin-behinekotasuna murriztuko duen plangintza bat Lakuari eskatzeko. Mobilizazioarekin langileen herenek egin zuten bat. Datozen asteetan pausorik ematen ez bada mobilizazioekin jarraitzeko asmoa agertu zuten. Izan ere, LABek eta ELAk uste dute Administrazioko zein bere erakundeen langileek bizi duten egoera «oso larria» dela.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko langileek hiru orduko lanuztea egin zuten atzo enplegua egonkortuko duen eta behin-behinekotasuna %6ra jaitsiko duen plangintza egoki bat, murrizketen atzera botatzea eta negoziazio erreal baten hasiera exijitzeko.

Mobilizazioan langileen %35ek parte hartu zuen. Ehunka langilek bizi duten lan egoera salatu zuten horrela. LAB eta ELA sindikatuen ustez, «oso larria da EAEko Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomoetako (Eustat, Lanbide, Osalan, Emakunde...) langileek bizi duten egoera. Eta Jaurlaritzak egoera honekiko agertzen duen arduragabekeria eta egoera aldatzeko langileen ordezkariokin negoziaziorako borondate falta, berriz, onartezina da», azpimarratu zuten.

Sindikatuen ustez, «lanpostu publikoen galera» agerikoa da, eta hori argi uzteko, ikusten dituzten arazoen berri eman zuten: 2010etik hona 200 lanpostu suntsitu dira; 7.000 langileko plantillan 2.700 behin-behineko daude; zerbitzu publikoak pribatizatzen ari dira; bitarteko langileak kaleratze arriskuan daude; 2012az geroztik gaixo daudelako baja hartuz gero, soldatak bere osotasunean ez ordaintzeko erabakia hartu zuen Lakuak; soldaten murrizketak %15etik gorako eros ahalmenaren galera eragin die langileei; langile publikoek ez dute garapen profesionalerako inongo aukerarik; erretiroa hartzeko pizgarririk ez dute Itzarri pentsio planerako ekarpenak etenda dituztelako.

«Administrazio orokorreko langileek zerbitzu publiko on bat eskaini nahi dute, euskal gizarteak ahalik eta zerbitzu publiko onenak merezi dituelako. Zerbitzu publikoak gizarteak behar-beharrezko dituen tresnak dira injustizia soziala baztertzeko eta eskubide unibertsalak bermatzeko», aldarrikatu zuten. Lakuak datozen asteetan pausorik eman ezean, iragarri zuten mobilizazioekin jarraitzeko intentzioa dutela.

Aldundiko langileak

Gipuzkoako Aldundiko langileek ere mobilizazioak egin zituzten atzo. Urtarriletik lan baldintzak arautuko dituen Lan Hitzarmena negoziatzen egon dira langileak, baina «azaroaren 16an Gobernantza eta Gizartearekiko Komunikazioko diputatuak itxi egin zuen negoziazio mahaia, akordio batera iritsi gabe». Egoera salatzeko elkarretaratzea egin zuten negoziazio mahaia berriro irekitzea eskatuz, akordio bat lortzen duten arte eztabaidatzeko.

 

Movilizaciones por sectores en la educación pública

Trabajadoras del sector de limpieza subcontrastadas por el departamento de Educación se concentraron ayer en Donostia, frente a la delegación de Educación, por la mejora de sus condiciones laborales. La concentración forma parte de la serie de movilizaciones previstas semanalmente hasta finales de año. Las 1.600 trabajadoras que realizan la limpieza de los centros públicos del Gobierno de Lakua y la UPV-EHU están sin convenio desde el 31 de diciembre de 2014.

Por otro lado, hoy está convocada a la huelga la plantilla de Educación Especial con el lema “Por la mejora de las condiciones laborales y la construcción de la educación”. Esta jornada se sitúa dentro de las semanas de lucha que están llevando los trabajadores y las trabajadoras en la educación pública de la CAV.

En Nafarroa, LAB, Steilas y ELA reivindicarán un mayor esfuerzo en el camino de construir una educación de calidad y que se reviertan los recortes de la legislatura pasada. Para ello realizarán concentraciones hoy, una movilización el 30 de noviembre de la comunidad educativa y una cadena humana el 12 de diciembre. GARA