GARA
ONDARROA

Ondarroan izango da 2018ko Lasterbidean elkartasun ekimena

Ondarroan aurkeztu zuten atzo 2018ko Lasterbidean ekimena, bertan izango baita ekainaren 10ean eta leloa bertako euskaran emanda, gainera, “Animatzen zaz aringeingan etxea?”. Parte-hartzeari dagokionez ere erronka plazaratu zuten: 1.500 korrikalarik parte hartzea espero dute.

Oroitzapen berezia izan zuten larriki gaixo den Ibon Iparragirre preso eta herrikidearentzat. Ekimena kirolaren eremutik egindako «elkartasun herri ekimena» dela gogoratu zuten, «euskal errepresaliatuen eta euren senideen eskubideen errespetua eta horren aldeko lana bultzatzeko ekimena». «Guztien bultzada» beharrezkoa dela adierazi zuten.