Maider IANTZI

Sakabanaketak istripu bat eragiten du hogeita bost egunetik behin

Ezohiko leku batean deitu du Etxeratek sakabanaketa amai dadin exijitzeko hamaikagarren prentsaurrekoa; ezohiko tokia, edo, gaia kontuan hartuta, tokirik aproposena. Tailer batean mintzatu dira senideak, joan den larunbatean Alacanteko Villenako kartzelara heltzear zela istripua izan eta txikituta gelditu zen Mirentxin furgonetaren ondoan. Zorionez, barrenean zihoazen sei lagunak ez ziren zauritu.

Donostiako Ibaeta Motor tailerrean, euskal preso politikoen familia eta lagunen izenean, Patricia Velezek eta Urtzi Errazkinek bertan konpontzen dagoen Mirentxin furgoneta hondatuarekin gertatutakoa bizi duten errealitatearen metafora lazgarria dela adierazi zuten.

Euskal Herritik Alacanteko Villenara dauden 700 kilometroak ia-ia eginda zituztela, espetxera ailegatzeko puntuan zirela horma batekin egin zuten talka. «Ostiraletako bidaiak; ostiraletako bidaia madarikatuak!».

Azaldu zutenez, ostiraletan irteten dira Mirentxineko boluntarioen furgonetak espetxeetara. Bidaiari ekiten dioten aunitzek lan egin dute kotxea, hegazkina, itsasontzia edo furgoneta hartu baino lehen. Lana, aste osoko nekea, espetxera zehaztutako orduan iristeko beharra, tentsioa, urduritasuna... 700 kilometroko joana eta beste hainbesteko etorria. 1.400 kilometro guztira. Villenara kasu honetan. Baina 2.000 km baino gehiago dira Puerto III, Clairvaux edo Baupaumen senide eta lagunak bisitatu ahal izateko bete behar direnak. Orduak eta orduak errepidean. Eta Etxeratek argi du: «Kasualitatea baino kausalitatea» dira istripuok.

Zenbakiak hotzak izan daitezke, hotzak baina «ankerrak, beldurgarriak». Istripu hau uztailaren 19an gertatu zen, urteko 200. egunean, hain zuzen. Orotara, zortzi istripu jazo dira egun horietan. 25 egunetik ezbehar bat espetxeetara bidean. Orotara, 25 lagunek baino gehiagok izan dute istripua aurten, sakabanaketaren 25. urteurrenean. Ez hori bakarrik, «minez eta sufrimenduz betetako urteurren triste» honetan, senide presoak «gero eta urrunago» daude. 472 preso politiko daude, horietatik 196 Euskal Herritik 800-1.100 kilometrora. Bitartean, Euskal Herriko kartzeletan bost preso politiko daude soilik.

Ekintza gehiago, hitz gutxiago

Etxeratek asteotako mugimenduak ere salatu zituen: «Bi preso ia Belgikara eraman dituzte. Baupaumera. Beste bi Madriletik Jaenera. Eta beste hiru, Mediterraneora, Tarasconera». Berriro ikusi du «interes politikoak giza eskubideen gainetik» jartzen direla, eta politikariei eska diezaioketen «gutxieneko gauza giza eskubide guztiak errespetatzea» dela deritzo. «Ekintza gehiago eta hitz gutxiago», horixe exijitzen duena. «Aski da!».

Senideek ez zuten aurkezpena bukatu nahi izan Mirentxineko gidari boluntarioei eskerrik beroenak eman gabe.

Movilización el 2 de agosto en Tafalla por Ventura Tomé

Medio centenar de ciudadanas y ciudadanos de Tafalla se dieron cita el martes a la tarde para presentar una iniciativa para que su vecino Ventura Tomé, preso gravemente enfermo, y su familia «sean tratados con el respeto y la solidaridad que como humanos se merecen». Estas personas reunidas en las escaleras del crucero de Santa María, pertenecientes a diferentes ámbitos como el deportivo, cultural y sanitario, se han unido a los allegados del prisionero con el objetivo de aportar su presencia y su ilusión en favor de Tomé y de su familia, para que esta situación que no genera «sino dolor y sufrimiento sea solucionada en la medida de lo posible por los cauces democráticos existentes».

Con esta intención han convocado un acto lúdico y reivindicativo para el próximo 2 de agosto a las 20.00 en la Plaza Navarra con el lema «Lortu arte». En el mismo, artesanos y artistas locales expondrán su postura desde la diversidad y la creatividad, junto a todos aquellos que quieran aportar su granito de arena.

Por otro lado, están recogiendo firmas y la semana que viene tienen previsto presentar una moción en el Ayuntamiento. Recordaron que abogados y familiares de Tomé ya han utilizado la vía legal solicitando prisión atenuada para que pueda cumplir la condena en el domicilio familiar. Después de recibir el rechazo en febrero, se ha vuelto a realizar la petición, pero la respuesta se está alargando. La familia informó de que también ha sido denegado uno de los recursos del propio preso. Vecinas y vecinos de Tafalla piden su libertad y, mientras esta decisión sea tramitada, instan a que sea trasladado a la cárcel más cercana a su domicilio. GARA