Beñat ZALDUA

Mas eta Rajoy elkartuko dira gaur, Pujolek kargu guztiak utzi ostean

Rajoy alde batean, Mas bestean eta atzo bere kargu guztiak utzi zituen Jordi Pujolen itzala gainean, Espainiako eta Kataluniako gobernuburuak aurrez aurre egongo dira gaur Madrilen. Katalunian gai guztiei buruz hitz egiteko prest agertzen dira, azaroaren 9ko kontsulta barne, jakina. Ez, ordea, Madrilen, Rajoyk esana baitauka ez duela ezer negoziatuko. Hortaz, inork ez du emaitza garrantzitsurik espero.

Iritsi da eguna. Gaur goizean Espainiako eta Kataluniako presidenteak, Mariano Rajoy eta Artur Mas, hurrenez hurren, Moncloan elkartuko dira lehen aldiz ia urte batean. Mahai gainean, beste edozein gairen gainetik, Kataluniako gehiengo soberanistak azaroaren 9an independentziari buruz antolatu nahi duen kontsulta, eta honen ondoan, Rajoyk jada iragarria duen ezezkoa. Gauzak horrela, inork ez du espero nobedade handirik Kataluniaren eta Espainiaren arteko auzian. Bi trenen talkak saihetsezina dirudiela izan liteke bileraren ondorio nagusia.

Mas ere komunikabideen aurrean agertu arren, atzo Kataluniako gobernuko bozeramailea, Francesc Homs, arduratu zen gaurko bilerari buruzko galderak erantzuteaz eguerdiko prentsaurrekoan, eta bi ideia azpimarratu zituen. Batetik, Mas «gai guztiei buruz hitz egiteko asmoarekin» doala Madrilera, kontsulta barne. Bestetik, Rajoyren proposamenak ere entzuteko «gogo handiarekin» egiten dutela bidaia, horien falta sumatu baitute orain arte.

Ildo berean, astelehenean Rajoyk eta PSOEko idazkari nagusi berriak, Pedro Sanchezek, kontsultaren aurka erakutsitako adostasuna «ahultzat» jo zuen Homsek, ez baitute «inolako proposamen alternatiborik egiten». «Kontsultaren aurkako jarrerak baino ez ditu lotzen», gehitu zuen. Horri buruz, bozeramaile kataluniarrak bat egin zuen Sanchezek astelehenean esandakoarekin, eta kontsulta ilegal baten kontra agertu zen bera ere. Eta ez da harritzekoa, alderdi katalanek PPri eskatzen diotena baita bakean uztea martxan den kontsulta lege autonomikoa, legearen barruko kontsulta egin ahal izateko. Ez bada horrela, Masek behin baino gehiagotan errepikatu du hauteskunde plebiszitarioak direla bere aukera, baina gainerako alderdi soberanistekin adostu gabeko agertokia da hori. ICV-EUiA eta CUPek, esate baterako, askotan errefusatu dute.

Bere aldetik, Gobernu espainolak ez zuen atzo gaurko bilerari buruzko adierazpenik egin, haien abiapuntua soberan ezaguna bada ere, hamaika aldiz errepikatu baitute ez dutela kontsultaren inguruan ezer eztabaidatuko -zuzenean kokatzen dute legez kanpo-. Ekonomiari buruz eta finantziazio ereduari buruz hitz egin zezaketela iradoki du hainbat aldiz ministro batek baino gehiagok, baina errealitateak ere esparru honetan aurrerapausoak ezeztatzen ditu. Izan ere, azken egunetan Hazienda ministerioak balantze fiskal eztabaidatuak argitaratu zituen, Katalunia ez dagoela hain gaizki finantzatua ziurtatuz -Gobernu katalanaren iritziaren kontra- eta atzo ministerio berak murrizketa gehiago eskatu zizkion Generalitateari, defizit helburua betetzeko.

Pujol kargurik gabe

Homsek atzo argi eta garbi utzi nahi izan zuen Pujolen aitorpenak ez duela gaurko bilera baldintzatuko eta Mas «Kataluniako gehiengo demokratiko baten ordezkari bezala» agertuko dela Madrilen. Hala ere, presidente ohiaren 34 urteko zerga-iruzurraren itzala luzea da, eta atzo Mas bera arduratu zen azken berriak pertsonalki emateaz, aldez aurretik antolatu gabeko prentsaurreko batean.

Azken orduetan CDCko kargu askok eskatu bezala, Pujolek alderdiko kargu guztiak eta presidente ohi bezala zituen pribilegioak utzi dituela iragarri zuen Masek. Presidenteak bere «aita politikoaren» jokabideak «min handia» ematen diola aitortu arren, argi utzi zuen «herria edozein pertsonaren gainetik dagoela» eta prozesuaren norabideak «finkaturik» jarraitzen duela.

El Parlament fuerza la comparecencia del expresident

Lejos de conformarse con la renuncia a sus cargos y privilegios como expresident, todos los partidos excepto CiU acordaron ayer reclamar la comparecencia de Jordi Pujol en el Parlament.

Ante la previsible negativa de CiU, la oposición necesitaba los votos de ERC para que la comparecencia prosperase. Los socios de legislatura de Mas habían rechazado hasta ayer firmar la petición, que al final se avinieron a apoyar para «construir un nuevo país más limpio, superando las prácticas del régimen autonomista».

La CUP, por su parte, pidió también la comparecencia de varios implicados en otros casos de corrupción, pero su propuesta no prosperó, como tampoco lo hizo la petición de crear una comisión de investigación sobre el fraude fiscal del clan Pujol.

Se trataba de una propuesta del PP, cuya líder, Alicia Sánchez-Camacho, hizo oídos sordos hace pocos meses a la petición del Parlament para que compareciese a aclarar el supuesto espionaje político por el caso Método3 tras revelarse las escuchas del restaurante La Camarga de Barcelona. B.Z.