Frankie TAGGART AFP

Inork ikusten ez badu ere, sierra leonako solasaldi guztietan ageri da ebola

Freetown Sierra Leonako hiriburuan Afrikako gerra zibil bihozgabeenetako batek utzitako zauriak zabalik daude oraindik. Bertako kaleetan etsai ikusezin bat dute egun. Inork ikusten ez duen arren, solasaldi ikusezin eta karteletan ageri da: Ebola birusa.

Ebola izurritea batez ere herrialdeko ekialdeko eskualde batean da larria, Ginea eta Liberiako mugatik gertu, hiriburutik 300 kilometrora. Hau da, Fretowndik bertara joateko egun osoa behar duzu, errepidean oztoporik aurkitu ezean. Hala ere, hiriburuan Ebola birusa solasaldi guztietan ageri da aspaldi honetan. Baita gaitzaren prebentzioa sustatu nahian agintariek bazter guztietan ipinitako kartel koloreaniztunetan ere.

«Denok gaude ikaratuta herrialdean ebola nola zabaltzen ari den ikusita, baina hartu beharreko neurri guztiak hartzen ditugu», adierazi du Waisu Gassama 27 urteko erizainak. Connaught erietxea erabat hondatuta dago. Hiesari aurre egiteko bertako departamentuan egiten du lan gazteak. Gassamak jakinarazi du bere unitateak dagoeneko ez duela analisirik egiten pazienteek GIB birusa ote duten jakiteko, aztertu beharreko odol laginek Ebola birusa eduki dezaketen izuagatik.

Erietxearen kanpoko aldean soldaduak ikusten ditu bisitariak. Herritar batzuen ezjakintasunak eragindako neurria da. Medikuak eta erizainak babesteko ekarri dituzte militarrak, erabat etsitako herritarrek eraso egin diezaieketela-eta. Izan ere, ebolak ekarri duen izu-ikarak gauzak esan bezala egitea eragozten du.

Hiriburuko denda, bulego, eliza eta bisitariak hartzen dituzten gainerako eraikinetan, desinfektatzeko ontziak jarrita dauzkate: gai klorodun bat dute barruan. Gainera, hoteletako harreragileek eskuak garbitzeko exijitzen diete bezeroei.

Eskuak ondo garbitu

«Orain arte, egia esan, ez dugu gehiegi sufritu, baina guztiok gaude beldurtuta», adierazi du Olivette 38 urteko dendariak. Cotton Tree eremuan dauka denda. Inguruetako eraikinetan oso garbi ikusten dira 1991n hasi eta 2002an amaitutzat emandako gerra zibilak utzitako zauriak: erabat suntsituta daude batzuk, oso kaltetuta besteak. «Norbaiti nire dendara sartzen utzi aurretik, seguru egon behar dut eskuak ondo garbitu dituela. Gero ez diet uzten ez nire seme-alabak ez neroni ukitzen», erantsi du.

Freetownen ebola bazter guztietan ageri da: egunkarietako titularretan bezala telebistako saioetan, herritarren arteko solasaldietan eta oso gutxitan baina oraindik baimentzen diren bilera publikoetan.

Testuinguru horretan, batzuek beren burua goratzeko erabiltzen dute aukera. Horrela, Auzitegi Gorenetik gertu samar, gurutze bat eta ilargia duen banderatxo batek goraipatzen du «ebolaren aurkako borrokan erlijio buruek duten indar berezia».

Beste kartel batek «ebolaren aurkako borrokan esku hartzera» deitzen ditu Sweissy bitxi-dendako produktuak gustuko dituzten bezeroak. Kartelak ez du esplikatzen zein lotura duten produktu horiek gaitzarekin.

Waisu Gassamaren iritziz, «gutxienez, birusari eutsi nahian, Gobernua gauzak ondo egiten ari da».

Ernest Bai Koroma presidenteak joan den asteartean dei egin zion nazioarteko komunitateari 18 milioi dolar eman ditzan, herrialdean 300dik gora hildako eragin dituen sukar hemorragikoaren aurkako borroka finantzatzeko. Koromak berak pasa den uztailean iragarri zituen indarrean dagoen larrialdi egoeran hartu beharreko makina bat neurri. Izurriteak gehien kaltetutako ekialdeko eskualdeak koarentenan jartzea zen horietako bat. Gainera, ministroek atzerrira egin beharreko bidaiak bertan behera utzi zituen. Koromak esan zuenez, oso etsigarria izan da berarentzat nazioarteko komunitateak emandako erantzuna, beranduegi iritsi dela-eta. Berak onartzen du Sierra Leonak ez dituela tankerako izurrite bati aurre egin ahal izateko beharrezkoak diren baliabideak.

Diamanteak, bauxita, urrea, burdina eta itsasoan petrolioa ditu Sierra Leonak, baina herrialde pobreenen zerrendan ageri da. Desberdintasun soziala da sei milioi biztanleko herrialdearen arazo nagusienetako bat.

La presidenta de liberia decreta el toque de queda y el cierre de los centros de ocio

La presidenta de Liberia, Ellen Johnson-Sirleaf, declaró el toque de queda en el país desde las 21.00 hora local hasta las 6.00 para combatir la expansión del ébola en el país más afectado por el virus, donde, desde que surgió el brote en marzo, han muerto 466 personas. También decretó el cierre de todos los centros de ocio desde las 18.00.

La presidenta, quien pidió la colaboración ciudadana, afirmó que con estas medidas buscan «salvar vidas y lograr que los esfuerzos del Gobierno para combatir la enfermedad sean más efectivos y rápidos».

Por otra parte, Rusia anunció que montará en Guinea Conakry un laboratorio de virología. «La lucha que nos espera va a ser dura; estimamos que el plazo será de cinco meses», advirtió el jefe del laboratorio de virología del Instituto Paster en San Petersburgo, Alexandr Semiónov. GARA