I. E.

Urruñako gazteen ekintza oztopatu nahi du Udalak, polizia bidaliz

Urruñako gazte asanbladak, herrian gaztetxe bat eskatzeko, hiru egunez programazio anitza jarri du martxan gaur herriko plazan. Atzo, Herriko Etxeak gutun bat igorri zien ekimena debekatuz. Horri erantzuteko, gazteek gaur, 11:00etan, plaza okupatzera deitu dute.

Gutunean, Udalak ekintza bertan behera utzi ezean polizia igorriko duela edo fiskalari salaketa bat helaraziko diola erran du. Gazteek, aldiz, «mehatxuen gainetik» haur, gazte zein heldu guztiak animatzen dituzte bertaratzera.

Asanbladak elkartzeko lokal bat aldarrikatzen sei urte daramatzala oroitarazi du, eta Herriko Etxearen gutuna «baimenik eskatu ez izanaren» ondorioa dela azaldu du. Arazoa konpontzeko «soluzioa Herriko Etxean dela» erran dute gazteek.