GARA

Ebolaren aurkako gerra galtzen ari da mundua, MSF-ren ustez

Joanne Liu MSF Mugarik Gabeko Medikuak gobernuz kanpoko erakundeko presidenteak atzo adierazi zuenez, ebola izurritearen aurkako borroka «galtzen ari da mundua». Gero eta Afrikako herrialde gehiago kaltetzen ari den gaixotasunari aurre egin ahal izateko estatu aberatsenek egoismoa alde batera utzi eta mehatxu biologikoei aurre egiteko moduko tresneria bidali beharko lukete ebola nagusitzen ari den lekuetara. Bestela, izurriteak aurrera egingo du.

Joanne Liu MSFko nazioarteko presidenteak NBE Nazio Batuen Erakundeak antolatutako bilera berezi batean egin zituen bere diagnosia eta salaketa. Ban Ki-moon NBEko idazkari nagusiak eta OME Osasunaren Mundu Erakundeak antolatutako ekimena baliatu zuen gauzak oso gaizki egiten ari direla ohartarazteko. Jarrerak erabat aldatu behar direla ere adierazi zuen Liuk.

MSFko buruak egiten duen irakurketaren arabera, orain arte baliabide gehien dituzten estatuek ia ez dute laguntzarik bidali eta ebolaren aurkako borroka bestela ere sekulako arazoak eta gabeziak dituzten osasun ministerioen eta gobernuz kanpoko erakundeen esku geratu da. Eta hori ez da nahikoa «aparteko neurriak» dituen mehatxuari aurre egiteko. MSFk egoera hori aldatze aldera makina bat eskari egin baditu ere, «nazioarteko erantzuna ez da batere egokia izan, eta hori hilgarria da».

«Nazioarteko mehatxu honi aurre egiteko garaian porrot egin dute munduko buruek. OMEk abuztuaren 8an `nazioarteko osasun larrialdiko egoera' deklaratu bazuen ere, izendapen horrek ez zuen neurri eraginkorrik ekarri eta estatuek bat egin dute, batez ere, `moteltasunaren munduko koalizioan'», egurra eman zien Liuk.

Agintarien esku dago egoera horri buelta ematea, MSFkoaren iritziz. «Herrialde askok dituzte mehatxu biologikoei aurre egiteko baliabide egokiak. Mediku talde zibilak zein militarrak hedatu ditzakete oso epe laburrean, gehien kaltetutako herrialdeei laguntzeko», dio. Hori bai, bidali beharreko baliabide horiek ez dira erabili behar koarentenak ezartzeko eta errepresiorako. «Birusaren hedapena mantsotu beharrean, indarrez ezarritako koarentenek beldurra eta ezinegona areagotu besterik ez dute egiten», azaldu du.

MSFk salatzen du izurriteari aurre egiteko gai diren estatuek ez dutela ezer egiten gaixotasuna beren herrialdera iritsi arte. «Hori egin beharrean, herrialde horiek orain duten aukera baliatu beharko lukete behar handiena duten lekuetan bizitzak salbatzeko, Afrikako mendebaldean», Joanne Liuren iritziz.

MSF erakundeak Monrovia Liberiako hiriburuan duen ELWA-3 zentroan, esaterako, gero eta ohe gehiago dituzte ebolak jotako pazienteak hartzeko: 160, gaur egun. Baina beste 800 beharko lituzkete hiriburuak dituen beharrak asetzeko. Erakundeko medikuek ahal duten guztia egiten dute, baina Liuk onartzen du horrela ez dutela ebolaren aurkako gerra irabaziko.

«Egunero bidaltzen ditugu etxera kutsatutako pertsonak, lanaz lepo gaudelako», esan du Stefan Liljegren ELWA-3 zentroko koordinatzaileak. «Anbulantzia gidariei eskatu diegu paziente gehiago ekarri aurretik telefonoz deitzeko, edozein egoeratan egonda ere, gaixo gehiago hartzeko gauza ez gara-eta», erantsi du.

La ONU alerta de la escasez de alimentos en los países afectados por el ébola

La ONU alertó ayer del peligro de escasez de alimentos en tres países africanos afectados por el ébola como consecuencia de la restricción del comercio transfronterizo y de las importaciones. «El acceso a la comida se ha convertido en una preocupación urgente para muchas personas en tres de los países afectados y sus vecinos», en referencia a Guinea, Liberia y Sierra Leona, según dijo Bukar Tijani, representante regional de la Organización de Naciones Unidas para la Alimentación y la Agricultura (FAO) para África. Las restricciones de los desplazamientos en esos países han provocado compras motivadas por el pánico, con la consecuente escasez de alimentos, así como un fuerte aumento de los precios, sobre todo en los centros urbanos, precisó la FAO. GARA