Aitor AGIRREZABAL
BURUJABETZA PROZESUAK

Glasgow, klase borrokaren garaipena uhartearen barneko uhartean

Eskoziak ezetz esan dio independente izateko aukerari, ezetz Erresuma Batuaren batasun politikoa atzean uzteari. Hala ere, boza eman dutenen %45ek «Bai» hautua egin dute. 1.617.989 lagunek erabateko aldaketa eman nahi izan diote euren herriari, eta, Glasgow Eskoziako hiririk handienean, gainera, gehiengo izan dira.

Eskoziako hiririk handienak Erresuma Batua uzteko boza eman zuen osteguneko erreferendumean, askoren ustekaberako. Londres eta Birminghamen atzetik irlako hirugarren hiririk jendetsuena denak, 307 urteko batasuna etetearen alde egin zuen.

Argi dago Glasgow desberdina dela. Tren geltokitik jaitsi eta lehen unean bertan sumatzen da hiri honek zerbait berezia duela. Hizkuntzak berak ere, nahiz eta izenez Londresen egiten duten bera izan, antz gutxi du ingelesarekin, zerbait izatekotan... Langile hiria da Glasgow, irlandar etorkin ugariren etxe. Drogek, bereziki alkoholak, gogor kolpatutako hiria ere bada.

Eskoziak, oro har, bizi maila altua du, baina Glasgowko hainbat auzotan egoera oso bestelakoa da, pobrezia mailak izugarriak baitira. «Guk ez daukagu askorik galtzeko. Ni behintzat ez naiz nazionalista, baina sistema honek guztiz itota gaitu, eta hori aldatzeko aukera paregabea zen independentzia», azaldu digu Rio Hatwayek, Celtic futbol taldearen kamiseta jantzita.

Celtic eta Rangers, Rangers eta Celtic. Futbola bera, ostegunean hautestontziek erakutsitako bi errealitateen isla da, nahiz eta baiezkoaren aldeko kanpainak orain arte inork lortu ez duena lortu zuen: duela hilabete batzuk Celtic & Rangers Fans for Yes taldea sortu zuten.

Edinburgo eta Glasgow Eskoziako bi hiri nagusiek elkarren arteko lehia jatorra dute. Nahiz eta batzuetan ez den hain sanoa. Bozkatzerako orduan desberdin jokatu bazuten, biharamuneko irudiak ere guztiz kontrakoak izan ziren batean eta bestean. Ostiralean, hiriburua normaltasunera itzuli zen, erreferendumaren zantzuak guztiz ezabatuz. Eskozia mendebaldeko hiriak, berriz, beste modu batean ekin zion egunari. Ostiralean, emaitzak jakin eta berehala, baiezkoaren zein ezezkoaren aldekoek kaleak hartu zituzten. Elkarren arteko eztabaidak ere ikusi ahal izan ziren. Horixe izan zen Paul Welsh eta Rachelle Timothy 16 urteko bikote gaztearen kasua. Mutila «Yes» txapa soinean aurkitu genuen; neska, berriz, Union Jack erraldoia sorbaldan zuela. «Herria banatuta agertu da, %50 alde bakoitzean. Orain espero dut Eskoziak botere gehiago izatea, horregatik bozkatu nuen ezetz», esan zigun neskak. Mutilak, ostera, David Cameron eta Westminsterren gaineko konfiantzarik ez zuen inolaz ere, eta gauzak aldatuko ez diren pena nagusitu zaio.

Saiatu eta saiatu

Handik gertu, 43 urteko Indy Singh, durbantea buruan, baiezkoaren aldeko ekimen batean parte hartzen ari zen. Bere iritziz, nahiz eta unionismoa gailendu hauteskunde eskoletan, «aldaketa eta bide berri baterako balioko du» azken urteetako prozesuak. «Herri hau ez da inoiz berdina izango. Ez sozialki, ez politikoki», uste du Singhek. Westminsterrek agindutako botere itzulpenaren gainetik, independentistek etorkizuna jorratzen jarraitu behar dutela defendatzen du, euren bizitzak Londresen esku utzi gabe: «Hurrengo pausoa borrokatzen jarraitzea da. Saiatu, saiatu eta etengabe saiatu».

Orain arte ezagututako sistema eta pairatutako gobernuekin behin betiko amaitzea izan da Glasgow baietzaren alde bozkatzera eraman zuena. Margaret Thatcherrek bertatik eramandako industriak guztion gogoan daude oraindik, baita ezagutu ez zituztenen gogoetan era. Ez da harritzekoa, orduko desindustrializazio latzak eragindako pobrezia tasen eragina bistakoa baita egun ere Glasgowen.

Sue Norton gaztea hiriaren mendebaldekoa da, eta independentziaren alde egin zuen berak ere. «Tory, banku eta gainerakoei agur esateko aukera genuen, gure herria guk geuk eraikitzen hasteko aukera», onartu zigun atsekabetuta.

Adin eta jatorri desberdin askotako jendea batu da baiezkoaren aldeko kanpainara Glasgowen ere. Horren adibide dira Tonny eta Mick McKenna, 60 eta 56 urteko anaiak. Lehena bertan bizi da, eta, bigarrena, Ipar Carolinan (AEB). «Triste nago. Ezin izan nuen bozkatu kanpoan bizi naizelako, baina egun historiko hauetan anaia eta kanpaina babestera etorri naiz», esan zigun Mickek. Harro dago egindako lanarekin, baina aukera ezin hobea galdu izanaren frustrazio puntu horrekin. Tonnyk bidea oraindik luzea dela iritzi dio: «Gauzak askoz hobe egin ditzakegu Westminsterreko politiketatik aldenduta. Nazio aberatsa gara oso».

Glasgow hiriaren erdi-erdian kokatutako George Square izan da alde bateko zein besteko jendeak ekimenak burutzeko toki erabilienetako bat. Eta emaitzak jakin ostean ere, batzuek zein besteak bertan elkartu ziren.

Istiluak

Erreferendumaren biharamunean giro lasaia nagusitu bazen ere, orduak igaro ahala beste kolore bat hartu zuen hiriak. Arratsalde parterako lehen istiluak izan ziren. Erresuma Batuaren barnean geratzeko erabakia ospatzen ari zirenek erdialdea hartu zuten, independentziaren aldeko kanpainako kide esanguratsuek sare sozialen bitartez euren jarraitzaileei bertara ez gerturatzeko eskatzen zieten bitartean. Azkenean, baina, independentisten eta unionisten artean istiluak izan ziren Glasgowko hainbat puntutan. Guztira sei atxilotu izan ziren.

Atzokoan ere, larunbata, bide beretik hasi zen eguna. Orangistek sei martxa antolatu zituzten ospakizunekin jarraitzeko, eta, horrek, komunitate irlandarra sutu zuen. Ez da harritzekoa, ondo ezagutzen baitituzte Ipar Irlandako martxa sektarioak.

Britainia Handiko hirugarren hiri handienak jipoi asko jasan ditu historian zehar, batez ere azken 35 urteotan. Iragan ostegunean, Eskoziako 32 barrutietatik bostek bakarrik egin zuten independentziaren alde: Dundee, East Dunbartonshire, North Lanarkshire, West Dunbartonshire eta Glasgow. Eskoziako zonalde txiroenek egin zuten aldaketaren alde. Independentziaren aldekoek hasieratik esan zuten erreferenduma ez zela auzi nazionalista, hori aspalditik gainditutako eztabaida zela. Eskoziar erreferendumean klase borrokak berak ere izan du garrantzia, eta, txiroenak hautestontzietan gailendu ez diren arren, mobilizatu duten jendetza, Glasgow bezalako hiri gris bat berpiztutako ilusioak, izugarri errazten du garaipenaren bidea etorkizunera begira.

EH Bildu remarca la oferta de unidad de acción

EH Bildu hizo balance de situación ayer en Donostia por boca del parlamentario y presidente de Sortu, Hasier Arraiz. Tras destacar las enseñanzas del referéndum escocés y remarcar el respaldo al catalán, hizo hincapié en que Euskal Herria también debe avanzar al margen de lo que haga Madrid. «No estamos en la agenda de Mariano Rajoy, pero queremos también que su gobierno deje de estar en la agenda de Euskal Herria, una agenda democrática por el derecho a decidir». Para ello señaló que hacen falta «dos vectores: el impulso social y la unidad de acciones de las fuerzas políticas a favor del derecho a decidir».

En este sentido, reiteró la disposición de EH Bildu a buscar una respuesta unitaria contra el veto español a la consulta catalana, que ve venir en la medida en que toda su maquinaria represiva ya está en marcha. «Hay una distancia increíble entre el 10 de Downing Street y La Moncloa», constató.

La Ley, el Decreto, el gato y el ratón en Catalunya

El president del Govern, Artur Mas, tiene a medio aparato estatal y a todas las rotativas en guardia. El jueves se creía que tan pronto como se aprobase la Ley de Consultas firmaría el decreto de convocatoria de la consulta del 9 de noviembre y que ambos documentos se publicarían a la vez en el Diari Oficial de la Generalitat de Catalunya (DOGC). El viernes la propia vicepresidenta, Joana Ortega, aseguró que era cuestión de horas, por lo que ayer todas las redacciones, en Barcelona y Madrid, se pasaron el día actualizando la web del DOGC, esperando la publicación.

Pero nada.

Mas guarda con celo esta carta y podría incluso esperar hasta el jueves, una vez finalizadas las sesiones plenarias del Tribunal Constitucional esta semana. El siguiente pleno ordinario está programado para el 7 de octubre, aunque todo podría ser revisable si se tiene en cuenta que el Estado no quiere dejar un día sin respuesta.

En cualquier caso, el Gobierno español tiene a punto los recursos, el Consejo de Estado está también avisado y el Constitucional se activaría, por lo que la suspensión de la Ley y del Decreto será probablemente cuestión de pocos días, incluso horas.

B. ZALDUA