GARA

Merkataritza ordutegiak liberalizatzeko legea gaitzetsi du Lakuak

Gobernu espainolak turismo handiko hiriguneetako merkataritza ordutegiak liberalizatzeko ostiralean onartutako legeari helegitea jarriko dio Lakuak, EAEk arlo horretan duen eskumena mugatzen duela iritzita. Errekurtso hau ordutegi, jaiegun eta beherapenen inguruan jarritako helegiteari gehituko zaio.

Gasteizko Gobernuaren ustez, lege hauek merkataritza sarearen aniztasuna eta arlo horretan EAEk duen eskumena urratzen dute. Zehazki, turismo ugariko eremuak zeintzuk diren ezartzeko eskumena hiriek izan beharko luketela uste du Lakuak.

Irailean, Bilboko hiru gune «turismo handiko eremu» izendatu zituen Urkulluren Gobernuak; horren arabera, hurrengo udan bertako dendek ordutegia askatasunez erabaki ahal izango dute.