GARA

Ebolaren aurrean zer egin ikasteko tailerrak eskaini dituzte Nafarroan

350 profesionalek hartu dute parte Nafarroako Ospitalean eskainitako ikastaroetan. Urriaren 15ean jarri zen martxan mediku eta erizainek ebolaren xehetasunak ezagutzera bideratutako formakuntza programa, kasuren bat agertuz gero zer egin behar duten jakin dezaten.

Nafarroako osasun zerbitzuetako 350 profesional inguruk hartu dute parte urriaren 15etik atzora arte Nafarroako Ospitalean eskainitako ikastaroetan. Hain zuzen, ebolaren aurrean nola erantzun behar duten irakastera bideratutako tailerrak izan dira, eta besteak beste, babes jantziak nola jarri eta erantzi behar dituzten ikasi dute.

Guztira hamabost ikastaro eskaini dituzte eta parte hartu duten profesionalak hainbat herritako anbulatorioetako eta Lizarra eta Tuterako ospitaletako langileak, Nafarroako Ospitale Guneko (gaztelaniaz, CHN) erizainak, anbulantzia eta urgentzietako langileak eta garbitzaileak dira. Saio horiez gain, hitzaldi informatiboak eskaini dituzte Iruñeaz kanpoko hainbat zentrotan.

Formakuntza programa honek azaroaren 13ra arte jarraituko du, eta guztira 36 ikastaro eskaintzea espero dute. Hala, langile jakin batzuk prestatuko dituzte eta horiek euren lankideei jarraitu beharreko pausoak irakasteko nahikoa ikasiko dute.

Bestalde, Nafarroako Osasun Sailak aipatu zuen atzo Nafarroako Ospitalerako, Tuterako Reina Sofia Ospitalerako eta Lizarrako Garcia Orcoyen ospitalerako 600 babes indibidualerako jantzi erosi dituela. Jantzi berezi hori gorputza eta oinak babesten dituen buzo batez, eskuzorro luzez, maskaraz, txano kirurgikoz eta betaurrekoz osatuta dago, guztiak erabili eta botatzekoak. Eskuzorroak eta zapaten zolak desinfektatzeko lixiba erabili behar da hidroalkoholarekin nahastuz.

Pausoz pauso

Jantzia janztea eta eranztea ez da pentsatu dezakegun bezain erraza. Pauso batzuk bete behar dira, eta horiek zehatz-mehatz jarraitu behar dira, beste norbaiten begiradapean. Azken honek pauso guztiak behar bezala bete direla ziurtatuko du.

Lehenik txanoa jarri behar da, gero zapatak babestekoa eta lehenengo eskularruak. Ondoren jantzia, beste eskuzorro batzuk eta maskara. Azkenik, betaurrekoak jantzi behar dira maskararen gainetik eta kremailera guztiz igo. Jantziak ez du mugikortasuna mugatu behar eta hori konprobatu egin behar da, kide batek dena ondo dagoela aztertzen duen bitartean.

Jantzia kentzea zailagoa da: lehenik, eskuak garbitu behar dira, kremailera jaitsi eta pixkanaka jantzia belaunetaraino eraman. Ondoren, eskuak berriro garbitu behar dira eta kanpoko eskuzorroak kendu. Oinen babeslea kentzearekin batera atera behar da jantzia hanketatik. Betaurrekoak, maskarilla eta txanoa kendu behar dira ondoren eta zapaten zolak ondo garbitzeko lixibaz bustitako lurrean zapaldu behar da. Azken pausoa eskularruak kentzea da, eta eskuak garbitu behar dira berriro.

15.000 euro, Irundik

Euskal Herrian ebolaz kutsatutako gaixorik balego hari nola gerturatu ikasten ari dira profesionalak, baina garrantzitsuena Afrikako epidemia gelditzea da, hori delako modurik eraginkorrena gaixotasuna gehiago ez zabaltzeko. Horregatik, Irungo Udalak 15.000 euro eman dizkio Munduko Medikuak gobernuz kanpoko erakundeari Sierra Leonan ebolaren kontra aritu daitezen. Beste 8.500 euro Haitin Chikungunya dutenei laguntzeko bideratuko ditu Irunek.

Munduko Medikuak erakundeak Sierra Leonaren iparraldean sortutako larrialdiari erantzuteko proiektu bat jarri du martxan. Bertatik bertara egiten dute lan etorkizunean egon daitezkeen ebola kasu berriei erantzun egokia ematen zaiela bermatzeko materialak eskainiz.

La UE incrementará a 1.000 millones de euros su ayuda

La Unión Europea incrementará a 1.000 millones de euros su contribución para combatir el ébola en los países más afectados en África Occidental. Hasta el momento, habían propuesto 500 millones.

Por otro lado, la Organización Mundial de la Salud informó que prevé que la segunda fase de ensayos clínicos de dos vacunas que se están probando contra el ébola comience en diciembre en Liberia. Mientras, el virus se ha propagado a Mali, donde 50 personas permanecen en observación por haber tenido contacto con una niña de dos años infectada, la primera en el país. También dio positivo un médico neoyorquino que había trabajado en Guinea. GARA