GARA

Zeanuriko Ipiñaburu da Euskal Herriko artzain gazta onena

Ipiñaburu, Zeanurin Puy Arrietak eta Jon Etxebarriak egindako gaztak irabazi zuen atzo Idiazabalgo 31. Euskal Herriko Artzai Gazta Txapelketa. «Sari onena da eta lanean jarraitzeko motibagarria guretzat», adierazi zuten senar-emazteek.

40 gaztaren artean aukeratutako bigarrena Ordiziako Otatza izan zen eta hirugarrena Ilarduiko La Leze. Jendetza bildu zen Idiazabalgo kaleetan, txapelketa jarraitzeaz gain, baserriko produktuak probatu, herri kirolez gozatu edo artaldea ikusteko Urbiatik Olaberrira bidean.