GARA

Aitzinaren kontrako «gehiegikeria handia» gaitzetsi dute hainbat eragilek

Aitzina gazte erakundeak egindako desobedientzian oinarritutako ekimenari Frantses Estatua ordezkatzen duen justiziak eman dion erantzun «onartezina» salatu dute hainbat eragilek, «berriz ez gertatzeko helburuarekin». Euskal Herrian Euskaraz, Baxoa Euskaraz, Seaska, ELB gazte, Euskaldun Gazteria, Euskal Herria Zuzenean, Altxa Neskatxa eta bertze antolakunde batzuek izenpetu dute agiria, gaztetxe ugarirekin batera.

Bertan ohartarazi dutenez, Euskal Herriaren berezitasuna ez da justiziaren gehiegikerian oinarritu behar, gizarteak dituen arazoei erantzun egokiak ematean baizik, hala nola euskararen lege babesa eta ezagupen instituzionala. Pertsona bat bere etxean goizeko zazpietan atxilotu eta haren etxea eta Aitzinaren lokala miatu izana «gehiegikeria handia» da eragileon ustez.