GARA

Israel «Estatu judua» dela garrasika defenditu du Netanyahuk Gobernuan

Netanyahuren Gobernuak Israel «Estatu judu» moduan definitzen duen proiektua onartu zuen atzo, ministro batzuk ados ez bazeuden ere. Lehen ministroak garrasika defenditu behar izan zituen bere posizioak, nazioarteko agentziek emandako informazioaren arabera. Proiektuaren aurkakoek diote bide horretatik milaka herritar bigarren mailako bihurtu direla, esaterako, aste honetan sinagoga batean hil zuten polizia.

«Israelgo Estatuan herritar guztiak berdinak dira, baina eskubide nazionalak herri juduak baino ez ditu», esanez hasi zuen Benjamin Netanyahu lehen ministroak atzoko bilera iskanbilatsua. «Bandera bakarra, ereserki bakarra, judu guztiek Israelera etortzeko duten eskubidea eta beste ikur nazionalak» lirateke eskubide nazional horiek, lehen ministroaren iritziz.

Oihuka ere aritu ziren Israelgo agintariak atzoko bileran, Yesh Atid zentroko alderdiko ministroek, Tzipi Livni Justizia ministroak eta Limor Livnat Kirol Ministerioko buruak (azken hau Likud eskuineko alderdikoa da) ez baitzuten bat egin lehen ministroarekin.

Azkenean aldeko hamabost boto izan zituen proiektuak, eta aurkako zazpi. Likud (Livnaten salbuespenarekin), Yisrael Beiteinu eta Juduen Etxea alderdietako ministroek baiezko botoa eman zuten; eta gainerakoek, aurkakoa.

Likud alderdiko primarioak

Agentziek nabarmendu dute aurkakoen ustez atzo ontzat emandako proiektua ez dela egokia eta bere helburu bakarra Likud alderdian egin behar diren hauteskunde primarioei begira, Netanyahuren posizioa indartzea dela.

Ministro batzuek gogora ekarri zuten joan den astean Jerusalem hiriko sinagoga baten aurka egindako erasoan hildakoetako bat, polizia hain zuzen ere, drusoa zela (bere erlijio propioa du Ekialde Hurbileko herri txiki horrek). «Zer esango diozu bere familiari? Bigarren mailako herritarra zela?», galdetu zion Yair Lapid Finantza ministroak (Yesh Atid alderdikoa) Netanyahuri, bere jarrera alda zezan.

Atzo era horretan onartutako proiektua kontu zaharra da Israelgo politikan. Likud eta Yisrael Beiteinu alderdiek aurreko agintaldian jarri zuten mahaiaren gainean eta azken hilabeteotan buelta asko eman dizkiote gaiari, Gobernuan dauden alderdi guztien oniritzia lortu nahian.

Kontsentsuzko formularik topatu ez zutenez, eskuin muturrekoek aurkeztutako bi proiektuekin bakarra egin zuten, atzo bozkatutakoa. Orain Parlamentuak aztertuko du proposamena, baina begiraleek diote Netanyahuk ez duela arazorik izango bereari eusteko.

Judua eta demokratikoa

Israelgo hedabideek esplikatu dutenez, lehen ministroak orain onartutako proiektua zertxobait aldatzeko asmoa du. Gaia Parlamentuko batzordera iristean egingo lituzke nahi dituen aldaketak, azkenean onartzen denak berak benetan nahi duenaren tankera gehiago izan dezan.

Esaterako, Israelgo Estatuaren izaera «judua» izaera «demokratikoaren» pare egotea nahi du lehen ministroak, ez gainetik. Era horretan, orain mehatxatuta sentitu diren Israelgo gutxiengoek egoera nolabait «hobetzen» ikusiko lukete, Netanyahuri esker!

Gaur egun Israelgo Estatuak bi hizkuntza ofizial ditu: hebreera eta arabiera. Atzo onartutako lege-proiektuaren arabera, hebreera izango litzateke Israelgo hizkuntza ofizial bakarra. Baina Netanyahuk aldatu egingo luke puntu hori, eta arabierak hizkuntza ofizial izaten jarraituko luke.

Atzoko bileran, lehen ministroak, Palestinan bi estatu eraikitzeko proiektua (Nazio Batuen Erakundeak orain ia 70 urte onartu zuena) Israelen izaera juduarekin lotu zuen. «Batzuek berehala onartzen dute palestinarren etxe nazionala, baina uko egiten diote juduen etxe nazionalari», esan zuen.

Proiektuaren aurka dauden ministroek Gobernua uzteko aukera ere aipatu dute. «Herrialde bat ezin da era horretan zuzendu. Segurtasuna indartzea da lehentasuna, muturreko islamisten eta Irango gaitasun nuklea- rraren aurrean, ez mehatxuka ibiltzea», esan zuen Netanyahuk.

El Ejército israelí mata en Gaza y los colonos atacan en Ramallah

Un hombre palestino de 32 años de edad, Fadel Mohammed Halawa, falleció por disparos de las fuerzas israelíes en el campo de reufugiados de Jabaliya, en el norte de la Franja de Gaza, según ha informado el Ministerio de Salud palestino. Se trataría de la primera víctima mortal palestina desde el fin de la agresión militar israelí del pasado verano. Según su familia, el joven salió a buscar pájaros cantores que anidan cerca de la frontera con Israel y por los que se paga un alto precio en el mercado. Halawa podría haber entrado en una zona prohibida por el Ejército israelí y lo pagó muy caro.

Una vivienda familiar palestina fue incendiada de madrugada en lo que aparenta ser un nuevo ataque racista por parte de colonos judíos. Los atacantes lanzaron un cóctel molotov a través de una ventana mientras en la vivienda se hallaban una mujer y sus cuatro hijas, dijo a la agencia local Maan Ghasan Daghlas, funcionario palestino que supervisa las actividades de los colonos en el norte de Cisjordania. Los colonos asaltaron la aldea de Khirbet Abu Falah, próxima a Ramallah, y después de lanzar gases lacrimógenos y granadas de estruendo, trataron de entrar. Al no conseguirlo, prendieron fuego a la residencia, que sufrió graves daños en la primera y segunda planta, aunque no hubo que lamentar víctimas personales.

El primer ministro palestino, Rami Hamdala, fue nuevamente humillado por la Policía ocupante en Cisjordania. Su convoy fue retenido durante más de media hora en una carretera entre Ramallah y Nablus «por exceso de velocidad», argumento que sus portavoces califican de «endeble». GARA