Hedabideak

10.000 euroko diru ekarpena jaso du Xaloa telebistak

Oinarriak bilgunearen batzorde iraunkorra osatzen duten erakunde eta taldeek -Sortzen Ikasbatuaz, EHE, Orreaga, AEK eta LAB dira horien artean- Xaloa telebistaren egitasmoa estrategikotzat jo, eta bultzada bat eman nahi izan diote. Izan ere, ekarpenak jasotzeko astebete faltan, 10.000 euroko diru ekarpena egin dute. Iruñerrian zabalduko den euskarazko telebista berria izango da etorkizunean Xaloa.