GARA

Laugarren atxiloketa, bide seinaleengatik

Aitzina gazte erakundeko Loretxu Etxamendi atxilotu zuen atzo polizia judizialak Bordeleko aireportuan, eta arratsaldean aske utzi zuen. Aurretik atxiloturiko beste hiru kideak bezala, bide seinale frantsesen kontrako kanpainarengatik dela adierazi du Aitzinak. Era berean, «gogorki salatu» du atxiloketa, eta abenduaren 23an eginen duten Ipar Euskal Herri mailako ekintzaren garrantzia nabarmendu du.

Aitzinako beste hiru kide atxilotu dituzte azken hilabeteotan. Urrian Alex Felman izan zen atxilotua, azaroan Ieltxu Ostolaza eta Koldo Etxegarai abenduan; eta aldiro, atxiloketaren egunean bertan aske gelditu ziren. Aurreko hirurak Aitzinak bide seinaleen kontra eraman duen kanpaina zela-eta atzeman zituen poliziak. Jokabide horren ordez gazte erakundeak Pariseko Gobernu sozialistari zera eskatu dio: «Ipar Euskal Herriaren ezagupen instituzionala eta euskararen ofizialtasuna».

Abenduaren 23ko ekintzaren elkargune nagusia Baionatik Tarnosera doan bide nagusian izanen da, Sainsontan karrikan, 12.00etan.