LITERATURA

«Itsasoa, hitzez eta ahotsez» ekitaldia gaur Durangon

Itsasoa protagonista duen irakurketa saioa egingo da gaur Durangoko Arte eta Historia Museoan. Sarrionandia, Leire Bilboa, Miren Agur Meabe, Kirmen Uribe, Txomin Agirre, Aurelia Arkotxa... hainbat idazleren olerkiak irakurriko dira 19.00etik aurrera. Gaia, bakarra: itsasoa da bide bakarra.