GARA DONOSTIA
Euskal Bidearen aurkezpenaren ondoren

Mendiak EAJri: «PSOE ez da sekula erabakitze eskubidearen alde izango»

Estatus berri baterako eztabaida gatazkaren ondorioen auzia konpondu arte atzeratzea mahai gainean jarri zuen EAJk astelehenean, baina orduan ere jai duela erantzun dio bazkide duen PSEk. Idoia Mendiak argi esan du: «PSOE ez da sekula erabakitzeko eskubidearen alde izango».

EH Bilduren eta EH Bairen Euskal Bidearen aurkezpenak erabakitzeko eskubidearen gaineko eztabaida agenda politikoan pil-pilean jarri du berriro ere. Eta alderdien partetik bi posizionamendu esanguratsu eragin ditu. Lehena, EAJrena. Astelehenean, EBBren adierazpen baten bidez, gatazkaren ondorio «guztiak» konpontzeak lehentasuna behar duela izan nabarmendu zuen, gero ziurtasunez burujabetzan «jauzi» bat eman ahal izateko. Eta bigarrena, PSErena, atzo.

EAJri zuzenean erantzuten, Idoia Mendia idazkari nagusiak argi utzi zion bide honetan ez duela inoiz bere alderdia lagun izango, ez orain eta ez gero.

«PSOE ez da sekula erabakitzeko eskubidearen alde izango», ziurtatu zuen Mendiak. «Guk ez dugu herritarrak espainolak ala euskaldunak ote diren erabakitzera behartzen lagunduko, ez ditugu elkarren artean banatzen lagunduko», erantsi zuen.

Aurreko adierazpenetan egin duenaren antzera, erabakitze eskubideak ez dituela herritarren kezkak biltzen ziurtatu zuen Mendiak. Bere ustez, «enplegua, zerbitzu publikoak eta beren seme-alaben etorkizuna» dira kezka iturri, eta hauek ez dute estatus politikoarekin zerikusirik.

Hau guztia esanda, pozez hartu zuen Mendiak bazkide duen EAJk markatutako lehentasuna. «Ongi etorria» eman zion ETAren amaieraren aldeko apustuari, jeltzaleek «hortaz ohartzeko denbora gehiegi behar izan duten arren».

Lakua eta EAJ

Eztabaida honi heldu zion Josu Erkoreka Lakuako eledunak ere. Ezkerreko independentisten Euskal Bidea batetik, eta EAJren planteamendu berria bestetik, biak Gasteizko Legebiltzarreko estatus berriari buruzko lantaldera eraman beharko liratekeela proposatu zuen.

Galdera zuzena luzatu zioten Erkorekari, Lakuak EAJk bezala burujabetzaren inguruko eztabaida atzeratzeko asmoa ote duen zehaztu zezan. Ez zuen erantzun garbirik eman Erkorekak, hori guztia Legebiltzarrean argitu behar dela aipatuz.

Bere aldetik, Joseba Egibar Gipuzko Buru Batzarreko presidenteak «errespetuz» hartu du Ficoban EH Bilduk eta EH Baik aurkezturiko Euskal Bidea, baina aurrerapausorik ez duela ikusi erantsi du, Onda Vascari egindako adierazpenetan.

Proposamen politikoa ez zaiola EAJri zuzentzen, ezker abertzaleko militantziari berari baizik, aipatu zuen Egibarrek. Eta testuinguru honetan, «errealismo bainua» dakarrela ondorioztatu du: «Errealismo bainua, ez bakarrik gure herrian ematen diren hiru esparruak eta hiru errealitate juridiko-politikoak aitortzen direlako, baizik eta politikaren gradualitatea eta pedagogia azpimarratzen delako. Duela hiru urte eta hiru hilabete arte, ETA-Estatuaren arteko alde biko negoziaketa baten bidez independentzia eta sozialismoa lortuko zela pentsatzen zuen bere militantziak».

EH Bildu se lanza a difundir y debatir su propuesta en torno a 100.000 cafés

Una vez presentada la propuesta de la llamada Vía Vasca, EH Bildu pone ya en marcha su difusión masiva con la intención añadida de recoger aportaciones e ir detallándola. Con este objetivo, ayer dio a conocer que compartirá 100.000 cafés con la ciudadanía, en formatos diferentes.

La coalición soberanista pretende con esta iniciativa «saltar los canales convencionales» y establecer conversaciones directas con el mayor número de personas, agentes sociales, políticos, sindicales o entidades para «dialogar, escuchar, compartir, y recoger aportaciones». Parte de la premisa de que «el debate en torno al derecho a decidir no puede encerrarse entre cuatro paredes. La protagonista es la propia sociedad».

Los parlamentarios de EH Bildu Rebeka Ubera y Oskar Matute añadieron en Donostia, como ya dijeron el sábado en Irun, que «el empoderamiento de la ciudadanía» es una de las claves de la propuesta. Y abundaron en que su intención no es solo compartirla con quienes se consideren abertzales, sino también «con todas aquellas personas que se consideran demócratas, para acordar el camino».

El café se presenta como símbolo de ese diálogo en busca de acuerdo, y en esta línea abogaron por invitar tanto a altos representantes políticos o a representanes del sector económico y sindical como a simples ciudadanos, individualmente, en pareja, en grupo... Todo ello compondrá «un ejercicio de conversación multiplicado a lo largo y ancho de Euskal Herria».

«Tenemos todo por hacer y por ganar -apuntaron Ubera y Matute-: el respeto a los derechos individuales y colectivos que nos corresponden, tomar las riendas de todo aquello que día a día deciden por nosotros... Ahora emprendemos el camino hacia ese horizonte». GARA