Itziarko auzo udala eratu da

Itziarko Auzo Udalaren eraketa bere gain hartuko duen Batzorde Kudeatzaile berriko kideek kargua hartu zuten atzo. Debako Udalak azaldu zuenez, 2011ko udal hauteskundeen emaitzak kontuan hartuta izendatu dituzte Arantza Egaña, Zigor Aizpurua eta Iñigo Izagirre. Hemendik aurrera, horien lana izango da Auzo Udala kudeatzea, maiatzeko hauteskundeen ondoren ordezkaritza berria osatu bitartean. «Herria Sortzen ekimenaren urteetako aldarrikapena batetik, Itziarko jendarteak erakutsitako inplikazio bestetik, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera ardura hartuz, legegintzaldi batean 20 urtetako auziari irtenbidea aurkitzea ez da lan makala izan», adierazi zuen Udalak.